Kategoria: Bestelako berriak

Hilak 13, zapatua, Avía Eibar Rugby Taldeak rugbiko multikirol saioak amaitutzat eman zituen.
Eguraldia lagun izan genuen eta horrek asko lagundu zigun goiza ganoraz eta erraztasunez aurrera eramaten.
Unbera 150-170 ume inguru igo ziren rugbiko azken saioaz gozatzera. Gogotsu eta jolasteko gogoz etorri ziren gehienak.
3 txanda ezberdin egon ziren bokoitza 45 minutukoak. Bakoitzean berrogehita hamar bat ume izan genituen. Horrek 4 talde egitera derrigortu gintuen haurrek erraztasun eta espazio handiagoan jolastu ahal izateko.
Partiduen ostean haur guztiak eskolaka banatu genituen eta hirugarren denbora gozo bat eman zitzaien. Horrez gain, kamisetak ere jaso zituzten gure proiektu honetan gogotsu aritzeagatik.

Klubetik eskerrrak eman nahi dizuegu zapatuan unbera gerturatu zinaten guztioi baita gure patrozinatzaileei, *Teknikerri* bereziki.

Herriko eta inguruko txikiak, ostiraleetan errugbia beste modu batean ezagutzera gonbidatu nahi ditugu. Unbeko errugbiko zelaian egoten gara 17.15-18.45ak arte. Bertan itxarongo zaituztegu!!!!!

Azken albisteak