Gaur MAURO AMOR elkarrizketatu dugu. AVIA EIBAR R.T-ko lehen ekipoko bigarren entrenatzailea da Mauro Amor, Gastón Ibarbururekin elkarlanean.
Mauro Avia Eibar Rugby Taldeko prestatzaile fisikoa ere bada, maila guztietan gimnasioaren arduraduna izanik
Zein da zure kirol ibilbidea?
- urtean Círculo Universitario de Quilmes-eko lehen taldean hasi nintzen. 2007an Buenos Aires Desarrollo selekzioan parte hartu nuen, probintzia mailako selekzioa dena.
2009/2010 denboraldian Gernikan izan nintzen eta gero Argentinara itzuli nintzen, CUQ nire klubean jokatzeko. Han nengoela, Buenos Aires Desarrollo selekziorako deitu ninduten berriro.
2012an Buenos Aires Seven klubeko senior taldea entrenatzen hasi nintzen eta 2015ean Gernikara bueltatu nintzen.
2016an Eibarrera etorri nintzen, jokalari eta entrenatzaile bezala aritzeko.
Horrela, jokalari eta entrenatzaile lanak bateratu ditut. CUQ, Gernika eta Eibar gazteen mailak eta 2004tik M15, M17 eta M20 mailak entrenatu ditut, azken honetan 4 urtez.
Mauro, funtzesko jokalari bihurtu zara linean, aurkariarentzat erdilari arriskutsua izanik. Zer moduz zaude Eibarren?
Oso gustora nago Eibarren, Jokalariek duten jarrerarekin oso pozik nago. Asko exijitzen diedan arren, beso zabalik hartu naute
Nola ikusten duzu Avia Eibar Rugby Taldea?
Hazkundean dabilen kluba ikusten dut, bai jokoaren aldetik , bai eta errugbiaren kulturaren indartzean ere.
Nire betiko klubean, C.U.Q.-n ikasi nuen guztia erakutsi nahi nuke hemen. Izan ere, Jokalari eta persona izateko nahitanahiezko heziketa eman zidan klubak.
Zure ustez, zein da Avia Eibar R.T.-ren arrakastaren gakoa?
Gakoa entrenatzen jarraitzean datza, ahaleginak egin eta entrenamenduetan lantzen duguna erabiltzea.
Zer dela-eta etorri zinen Eibarrera, horren curriculum oparoa izanik?
Hemen taldearen jokalari izateaz gain, entrenatzaile ere izateko aukera neukan, eta etorkizunean entrenatzaile izan nahi dut.
Ligako Ohorezko Maila-B oso lehiakor bihurtzen ari da…
Zoritxarrez kalitatea gorantza doa, baina fitxajeak gero eta ugariagoak direlako. Eibar R.T.an aritzen garen entrenatzaileon idea (Gastón Ibarburu, Cristina Guntin, Augusto Vilches, Agustín Crivelli, Gregorio Zabaloi) harrobia handitzea da, errugbia eta bere inguruan dagoen kultura suspertzea da gure helburua.
Taldea asko hobetzen ari da, errugbian jokatzen ari da, jokalariok disfrutatzen dugu eta aurre egiten diegu Ligako talde guztiei. Gero eta kalitate handiagorekin entrenatzen da eta “entrenamendu ikustezina” delakoa egiten da, berebiziko garrantzia duena (dieta, gym eta atsedena)
Klubeko maila gora doa pixkanaka, baina ez da erreza beste kiroletako harrobiekin lehiatzea , batez ere futbolarekin.
Prozesu honetan, errugbia eskoletan txertatzeko lan bat egiten ari da, Multikirola programaren bitartez. Bertan, umeek eta gurasoek errugbia zer den ikus dezakete, exijentzia ezberdib¡nei aurre egiteko eskatzen duen ahalegina eta oztopoak gainditzeko ematen dituen baliabideak. Bizitzan bezala, erori ondoren burua altxatzeko erakusten du errugbiak.
Kontu hauengatik da errugbia bizitzarako heziketa, izaera ematen dizu, errespetua, pertsonalitatea, eta betirako lagunak
Avia Eibar R.T. klub hobe bat egiteko prozesuan dago, baina hemen ez dago makiltxo magikorik. Etengabeko ahalegin prozesua da, jarraitu behar dena. Nire ustez datozen 5 urteetan asko haziko da kluba, baina horretarako jarraitu behar da lanean.
Emakumeen taldearen prestatzaile fisikoa ere bazara. Nola ikusten duzu taldea?
Neskek aurrera egin dute nabarmen, hala fisikoki nola taktikaren aldetik, eta asko hobetu dezakete oraindik, eta horixe da onena. Zorionez, gauza asko egin daitezke eta etekin handiagoak lortu ahal dira
Amaiur Mayo Espainiar selekziorako deitua izan da. Zer deritzozu?
Jokalari handia da Amaiur, asko ikasteko daukana eta maila goreneko jokalari izateko ahalmena duena
Eskerrik asko zure denboraren parte bat eskaintzeagatik. Zorionak lortutako garaipenarengatik eta zelaietan ikusiko dugu elkar.