Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

AVIA Eibar Rugby taldeko gizonezkoek laugarren jaurdunaldia jokatu zuten, Ohorezko B mailan. Hitzordua etxean zuten jarrita, Unbeko kirolgunean, UNI Bilboren kontra.

Gaston Ibarbururen jokalariek 20/21 denboraldian ez zuten garaipenaren goxotasuna ezagutzen asteburu hau iritsi arte. Azken jaurdunaldian jasotako zigor zitalari buelta emateko gaitasuna erakutsi dute, bai eta edarki ere, Bilboko taldea menpean hartuz 44-21 eko markagailu batekin.

AVIA Eibar Rugby taldeko ez zion behar bezala ekin norgehiagokari, lehen jokaldian entsegu bat kontra jaso zutelako, baina irmoz eta axolagabe jokatuz hamar minuturen bueltan partida irauli zuten. Baina argi zegoenez partida ez zen erraza izango eta lehen zatiaren erdialdean Eibartarrak jokalari bat gutxiagorekin gelditu ziren Moungak txartel gorria ikusi baitzuen, partida aldapa gora jarriz.

Bigarren zatiak exijentzia eskatuko zion Gipuzkoarrei eta disziplina osoz bete zituzten egin-beharrak, Bizkaiko taldea markagailuan hurbiltzen zen einean Eibartarrak markagailuari eutsi eta puntuak lortzen zituzten. Aipatzekoa da, Franco Maggiolok eta Pablo Jimenezek lortutako dobletea eta Gradyn Bowd-ek lortutako puntuak.

Esan bezala partida gogorra izan zen, lan asko egiteko, baina esaerak dioen bezala gustuko tokian aldaparik ez, eta garaipena etxean geratu zen, lehen bost puntuak izanik.

Ateratako hamabostekoa honako hau izan zen:
1. Doudou Kaling
2. Ander Gallego
3. Gastón Ibarburu
4. Franco Maggiolo
5. Gregorio Zabaloy
6. Ion Ander Vergara
7. Pablo Jiménez
8. Mounga Taufateau
9. Francisco Müller
10. Gradyn Bowd
11. Jokin Garcia
12. Jon Arrizabalaga
13. Gaizka Arrizabalaga
14. Markel Liaño
15. Joshua Hodson
Aldaketak
16. Haytham El Ayadi
17. Unai Cabanzon
18. Alexander Teruel
19. Achraf Chajrane
20. Ander Fernandez
21. Zain Ali
22. Josué Sanchez

Hurrengo txanpa Datorren asteko asteburuan izango da Bizkaiako lur historikoetan, uribealdeako eremuetan, Uribealdea taldearen kontra. Hau ere partida gogorra eta orekatsua izango da baina AVIA Eibar Rugby taldeko gizonezkoak garaipena eskuratzeko asmo, nahi eta gogoekin azalduko dira.

Aupa E.R.T!!

Azken albisteak