Kategoria: Bestelako berriak, Senior Mutilak A

Ohorezko B Mailako Liga astebetera haster, Eibar errugbiko mutilen taldeak lagunartekoa jokatuko du Ordiziaren aurka!

Asteburu honetan, Ordizian, 16:00etan, denboraldi luze bati aurre egiteko lehen neurketa izango dute armaginek. Ohorezko B Mailako Liga gero eta lehiakorragoa da. Taldeak indartu egiten dira kalitatezko lehiaketa bat bermatzeko, eta goragoko kategoriak bezain zorrotza izan da.

Eibarrek bi hilabete baino gehiago daramatza entrenatzen, eta sentsazioak hartzeko ilusioz dago. Aurten ere, jokalari berriak gehitu dira, gabeziak indartzeko eta errugbiaren ikuspegi desberdina emateko asmoz.

Azken albisteak