Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar Rugby taldeak erronka polita zuen larunbatean Unben, baina ezin izan zuen Zarautzeko taldea menperatu. Eguna euritsu agertu bazen ere, partiduan zehar ez zuen euri gehiegirik egin eta rugbyan jolasteko giro paregabea geratu zen. Etxekoek bazekiten ondo zein talde zuten aurrean eta lehenengo minututik gogor ekin zioten lanari, edozein akats kontrako entsegua izan zitekeenaren jabe. Bi taldeek bikain haritu ziren defentsan, hogeita bi barruan ez zeuden merke metroak irabaztea eta horren irudi lehengo zatiko markagailua 3 – 0.

Eibar Rugby Taldea. Egilea: Ramon Beitia

Armaginak izan zituzten entseguak lortzeko aukera onak, baino azkenengo faseetan ez zuten baloia entseguraino eramatea lortu. Bigarren zatiko dinamika nahiko antzekoa izan zen, baino Zarauztarren melea indartzen joan zen, Avia Eibar Rugby Taldearena ahultzen zihoan heinean. Eta horrela iritsi ziren bi entseguak, Eibartarren entsegu marratik bost metrotara izan ziren bi meleetan. Bigarrenean jokalari bat gutxiagorekin gainera, pilierretako batek hamar minutuko kanporaketa jasan zuelako txartel horiaren ondorioz. Partidaren amaieran Avia Eibar Rugby 3 – 17 Zarautz Rugby.

 

Avia Eibar Rugby Taldetik jokalari hauek hartu zuten parte: Agustin- Ander-Gorka-Gregorio-Kepa-Julen-Pablo-Mikel-Francisco-Gaizka-Borja-Pablo-Ion Ander-Jokin-Augusto.

Endika-Aritz-Doudou-Igorrek ere parte hartu zuten.

Azken albisteak