Gure jokalariak ostiraletik zapatura kontzentratuta egon dira Arraten.
Ostiraleko entrenamenduaren ondoren, guztiak batera lo egitera Arrateko aterpetxera igo ziren.
Zapatuan goizean goiz jaiki eta inguruan mendi buelta bat eman zuten. Ondoren, Euskal dantzak ikasteko aukera izan zuten Jone Azkarateren laguntzaz. Ostean, pelotan jolastu eta ermita barrutik ikusi zuten. Goiza aurrera zioan heinean gure neskek hainbat herri kirol madalitate probatzeko aukera izan zuten: trontza, txingak, harri jasotzea, ingudea eta sokatira.
Errugbirako herri kiroletarako baino gehiago balio dutela argi geratu zen arren, guztiak saiatu ziren euren honena ematen. Beitxi eta Karmelek lagundu zuten jarduera hauek aurrera eramaten.
Indarrak errekuperatzeko bazkari eder batez gozatu zuten guztiek batera.
Kontzentrazio hauek oso garrantzitsuak dira taldean armonia eta giro ona sortzeko denboraldiko etapa garrantzitsuenari hasiera eman aurretik.
Eibarko udala eta kluba eskertu nahi ditugu horrelako ekintzak posible egiten laguntzeagatik. Eskerrik asko!
Azken albisteak