FER-eko delegatuen komisioak Apirilaren 30ean hartutako erabakien ondoren, behartuta ikusten gara ondorengo komunikatua egitera FER-eko Txapelketa Ofizialen amaierari buruz. Gure adostasuna agertu nahi dugu aurretik aipatutako komunikatuaren 1. puntuarekin:
“FER-ek antolatutako errugbi txapelketa nazionalak ez jokatzea onartzen da gelditzen den 2019-2020 denboraldi zatian”.
Komisioak hartutako erabakiak konpartitzen ditugu, 1.puntu hau errespetatzen den heinean.
Desadostasun eta haserrea agertzen dugu emakumezkoen txapelketarekin lotuta hartutako erabakietan, inkongruentea, arriskutxua eta errespetugabea dela iruditzen baitzagu emakumezkoen taldeentzat, eta horregatik bidezko tratua eskatzen dugu.
Kontuan hartuta alarma egoera hasi zenean zein egoeratan aurkitzen ziren gizonezko eta emakumezkoen ligak, berauen amaieraren erabakia hartzea errazagoa izan beharko litzateke emakumezkoen kasuan, hauen liga erregularrak (Ohorezko Maila eta Ohorezko B Maila) amaituta baitzeuden, eta gizonezkoen kasuan berriz liga amaitugabe.
Hau guztiagatik, ez dugu ulertzen emakumezkoen txapelketei 1.puntua ez den beste kriteriorik aplikatzu ahal izatea. Eta data ezarri gabe eta ziurtasun gabe, jokatu beharrarekin ikusten gara. Bidegabeko ziurgabetasun bat sortuz.
Gizonezkoek behin betiko erabakia daukate eta guk etorkizuneko data batzuk itxaroten jarraitu behar dugu. Horregatik, gizonezkoek dauzkaten baldintza berdinak eskatzen ditugu, hau da: txapeldun bat, behera jeisten den bat (Ohorezko Maila) eta igoeta eta jetsiera (Ohorezko B Maila). VRAC Valladolid Ohorezko Mailako txapelduna bada, Corteva Cocos Rugby Emakumezkoen Ohorezko Mailako txapeldun izan beharko litzateke. Getxo RT Ohorezko Mailara igotzen bada, Eibar RT Ohorezko Mailara igo beharko litzateke eta 11. Ohorezko Mailako promozioa jokatzen ez bada, Inef-Hospitalet-ek ere ez luke jokatu beharko.
Avia Eibar Rugby-tik komisioak emakumezkoen txapelketarekiko hartutako akordioak beraztertzea eskatzen dugu eta gizonezkoetan hartutako erabakiekin bat egitea, ekitatez jokatuz.