Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibarrek hirugarren garaipena jarraian lortu du Majadahondaren aurka 15-10!!

Eibarrek larunbatean, abenduak 17, bigarren faseko lehen partida jokatu zuen Majadahondaren aurka Unben 16: 00etan.

Eibartarrek azken bi partidak irabaztetik zetorren eta  Majadahondak, berriz,  azken bi partidak galtzetik. Joko garaian, hasierako minutuetan eibartarrek entseguak egiteko aukera izan zuten, baina entsegua ez zen 34. minutura arte iritsi.

Eibarren baloiaren jabetza eduki arren, madrildarrak euren erantzunarekin iritsi ziren partida berdinduz 45. minutuan. Eibartarrek, eskuak jaitsi gabe, beste 2 entsegu ziurtatu eta egitea lortu zuten, Majadahondak aldea murriztu zuen luzapeneko minutuetan, baina ez zen nahikoa izan. Partida 15-10ekoarekin bukatu zen.

Eibar etxeko lanak egin ondoren joango da Gabonetako atsedenaldira: 3 garaipen jarraian eta jaitsiera postuetatik irten eta 5. postuan atseden hartuta.

ZORIONAK EIBAR!

Azken albisteak