Kategoria: Akademia ERT

AVIA EIBAR Rugby Taldeko sub16 eta sub18 ekipoek  Uribealdea RKE´-rekin jokatu zuten larunbatean Mungian, hotza eta euriaren menpean.

Jardunaldia oso ondo antolatu zuen Bizkaiko klubak, oso atsegin eta arduratsu une oro.

Gure jokalariek ez zuten izan partidu eta egunik onena, eta markagailuan atzean geratu ziren, 36-10 sub16 koak, eta 80-5 sub18koak.

Agerian geratu zen lanean jarraitzeko beharra, pixkanaka hobera egiteko.

Azpimarratu behar da  partidu honetan Amy Williams neozelandarra sub16-koen entrenatzaile  bezala estrenatu zela.

Halaber, sub18ko taldean debutatu zuen Ander Robles jokalari berria

Azken albisteak