Kategoria: Bestelako berriak

Asteburu honetan seven-eko torneo autonomikoa jokatuko da Ribadeo-n, Galizian. Gure neskak Amaiur Mayo, Jone Agirrezabal eta Aleu Cid euskadiko errugbi selekzioak hautatuta, torneo hori jokatzera joango dira. Topaketa honetan komunitate autonomiko desberdinek hartu dute parte eta beraz, bertan egongo den maila nahiko altua izango da.

3 taldez osatutako 4 taldetan banatuko dira selekzio guztiak. Euskadi D taldean egongo da, Andalucia eta Galicia Brekin batera.

Lehenengo partida 10tan jokatuko dute eta bigarrengoa 12:40etan. Ondorengo partidak aurreko emaitzek baldintzatuko dituzte.

Honekin aurtengo denboraldiari amaiera emango zaio, denboraldi oso sakrifikatua izan da, baina baita arrakasta askokoa ere.
Gure neskei zorte ona opa diegu eta batez ere, disfrutatu dezatela azkenengo torneo honetan!

 

Azken albisteak