Azpi 15eko Gipuzkoako selekzioak Senperen (Lapurdi) jokatzen den Txapelketaren XI edizioan parte hartu zuen aurreko larunbatean Eibarko errepresentazio handiarekin, bai jokalariak bai staff-a kontutan hartuta eta 3.postua lortu zuten.
Une honetan Eibar Rugby Taldeko bi jokalari izan dira deituak: Ane Couto eta Martina Gutierrez de Lemos.
Taldearen staff-a Aleu Cid eta Yamila Oterok osatzen zuten, biak ERTkoak, lan bikaina burutu zutenak.
Zorionak neskei txapelketa honengatik!
Azken albisteak