Kategoria: Bestelako berriak

Gipuzkoak, Baionan jokatu zen Euskal Herriko Emakume Errugbilarien II. Topaketa irabazi zuen!

Euskal Herriko Emakume Errugbilarien II. Topaketa zapatuan, Azaroak 17 arratsaldeko 15:00tan, Baionan izan zen. Zazpiko txapelketa 5 taldek osatu zuten: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdik, guztiek guztien aurka jokatuz. Gipuzkoak, talde indartsu eta azkarra aurkeztu zuen, bertara gure taldeko 5 jokalari izan ziren deituak: Amaiur Mayo, Asmae Ourdi, Nuria Magdalena, Jone Agirrezabal eta Nerea Garcia. Bizkaiako taldean ere AVIA Eibar Rugby taldeko neskak jokatu zuten.

Cristina Guntínek zuzenduta taldea irten zen garaile. Gipuzkoako Zazpiko selekzioak Lapurdi eta Nafarroarekin berdindu zuen, hirurek hiru partido irabazita, baina puntu gehien zituenez Gipuzkok lortu zuen garaipena. Araba laugarren izan zen eta Bizkaia bostgarren.

Partidak orden honetan jokatu ziren eta emaitzak hurrengoak izan ziren:

Lapurdi-Bizkaia: 46-0

Gipuzkoa-Nafarroa: 10-12

Araba-Bizkaia: 10-5

Lapurdi-Gipuzkoa: 5-15

Araba- Nafarroa:0-10

Bizkaia-Gipuzkoa:0-38

Lapurdi-Araba: 29-0

Bizkaia-Nafarroa: 0 -28

Araba-Gipuzkoa: 0-27

Lapurdi-Nafarroa: 14-0

Parte hartzaile eta topaketara gerturatu ziren guztiek egun polita pasatzeko aukera izan zuten, eguraldiak lagunduta, eta jokalariek oso ondo pasatu zuten bertan. Horrelako lehiaketek gure jokalariei beste aurkari batzuekin lehiatzeko aukera ematen die

Azken albisteak