Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibar Rugby taldearen neskek beraien Euskal Ligako azken jaurdunaldia jokatu zuten atzo, larunbata, 16etan Faduran (Getxo).

Partida zaila espero zen, talde biak sailkapeneko lehen postuagatik lehian baitzeuden.

Jokoaren lehen zatia getxotarrena izan zen batez ere, eibartarrek defentsa indartsu eta sendoa erakutsiz getxotarren erasoei. Lehen zatiaren amaieran getxotarrek merezidutako entsegu bat lortu zuten, markagailuan 7-0 aurreratuz.
Bigarren zatian etxeko taldea sendo zelairatu zen, eibartarrek defentsan egindako zigor kolpe jarraituen ostean jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten 10minutuz, hori aprobetxatuz getxotarrak bigarren entsegua lortu zuten. Gure neskek bere jokoa hobetu zuten partidaren azken minutuetan entsegu bat lortuz, baina ez zen nahikoa izan. Getxo partidan gailendu zen 14-5 Euskal Ligako lehen zatiko lehen postua eramanez.

Azken albisteak