Nesken Avia Eibar Rugby taldeak asko borrokatutako garaipena lortu zuen Gernikaren aurka, nahiz eta zailtasunak izan. Partidua, martxoaren 10ean jokatu zen Gernikan arratsaldeko 17etan.
Eibartarrek azken aldian garaipen asko lortu dituzte, baina aurreko astekoa aipagarriena izan zen, Gaztediren aurkako lehendabiziko garaipena lortu baitzuten. Horregatik, lortutakoa ikusita, uste zutena baino zailago egin zitzaien Gernikari irabaztea. Hala ere, markagailua mantendu eta erritmoa ezarri zuten.
Nesken helburua, lehendabiziko postuetan kokatzea da; lehenengotik 4 puntutara daude.
Partidua amaitutzat eman zen Eibartarren 24-39ko garaipenarekin.
Gainera, azpimarratzekoa da Ehariren itzulera. Ehari eibarko beteranoen taldean ibili zen, baina ama izanda, urte batzuetarajo alde batera utzi zuen errugbia. Hortaz gain, Gernikaren lana ere goraipatzen dugu. Bi aste barru La Unicaren kontra jokatuko dugu, honetan gure neskek sailkapeneko lehen postua lortzea izango dute helburu. Horretarako, Eibartarrek gutxienez lau entsegu eginez irabazi beharko dute.
Taldeko zein bakarkako lan asko izango dugu hurrengoko bi aste hauetan! Indar asko gure neskei!
Entseguak: Oraçao Sambu (13’), Ehari Ulazia (6’) + transformaketa, Amaiur Mayo (32’), Elena Mora (74’) eta Asmae Ourdi (64’, 80’).
Jokalarien Zerrenda: Malen Esparza, Doha Benslaiman, Idoia Jauregi, Asmae Ourdi, Aleu Cid, Maitane Amudarain, Amaiur Mayo, Jone Agirrezabal, Patricia Castañedo, Nuria Magdalena, Oraçao Sambu, Naiara Tximeno, Sonia Dominguez, Kaiane Bedones eta Ehari Ulazia.
Aldaketak: Mireia Areitio, Maite Izquierdo, Cristina Guntin (46’), Maria Ormaetxea (40’) eta Elena Mora (50’)