Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Larunbatean AVIA Eibar Rugby Taldeak Gaztediren aurka jokatu zuen Unben. Norgehiagoka hurrengo astean hasiko den liga prestatzeko lagungarria egin zitzaien.
Partida 20 minutuko bi zatitan banatu zen. Eibarrek 25 jokalariz osatutako taldea aurkeztu zuen. Jokalari haietako asko aurten akademiatik (18 azpikoetatik) igotakoak ziren. Ondorio eta emaitza onak atera ziren ikusitako jolasaren inguruan.
Federico Scarlato lehenengo lerroa indartzeko etorri da, harroin lanetan aritzeko. Jokalari argentinaerak 30 urte, 130kg eta 178 zm-ko altuera du. Federico aste hontan hasiko da taldearekin entrenatzen, ligako lehenengo partidua jokatu ahal izateko.
Azken albisteak