Kategoria: Akademia ERT

Galdu arren, eibartarrak oso pozik egon daiteke egin duten lan eta esfortzu handiagatik!

Eibar errugbia, igande honetan 10: 30ean Unben jokatu zuen. Ikuskizuna eta emozioa dira partidua hobekien deskribatzen duten hitzak. Azkenengo minutuan Gaztedik 43-45 irabazi zuen.
Erritmo handiko partida izan zen, non Gaztedikoak nagusitzen eta markagailua estreinatzen hasi ziren. Hala ere, Eibarrek 12-19 gainditu zuen atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatian, gasteiztarrak ahal zuten indar guztiarekin itzuli ziren, sistema oso ordenatuarekin eta partidaren erritmoa eurek nahi zuten bezala eramanez. Markagailua iraultzea lortu zuten 19-40ko emaitzarekin. Baina, 15 minuto falta zirenean, eibartarrek eibartarren garra atera zuten eta indar geldiezin batekin, entsegu asko egitea lortu zuten.
Garaipena lortzeko zorian egon ziren, baina Gaztedik azken entsegua egin eta garaipena ziurtatu zuen azken jokaldian. 43-45 partida amaituz.
Partida galdu arren, eibartarrek burua gora, bukatu zuten partida
ZORIONAK TALDE!!
Azken albisteak