Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Gaur arratsaldean, partidu gogor eta landu beharreko baten atarian Eibar rugbyko mutillak Zarautzeko lagunak izan zituzten aurkari. Gainera Eibartarrak Gastón Ibarburu eta Pablo Jimenez konfinatuta euki ez ezik, bart gaueko entrenamenduan Markel Liañoren lesioa jasan behar izan zuten ere.

Talde armagiñaren hamabostekoa hurrengoa izan zen: Doudou Kaling, Ander Gallego ,Agustín Ortiz, Alexander Teruel,Franco Maggiolo, Kepa Zamakola, Achraf Chajrane,Ion Ander Vergara,Francisco Müller,Gradyn Bowd,Joshua Hodson,Mounga Taufateau,Graeme Kolomalu,Mikel Kaye, eta Gaizka Arrizabalaga.

Partiduaren hasierarekin bat, Eibar rugby talde gogotsu bat eta puntauk etxean geratzeko gozez ikusi zen baino aurrean gogor defenditzen zuen Zarautzeko taldea zuten arerio. Eibarko taldeak ustartzeak irabazten hasi ziren, Zarauztarren indarretako bat dudarik gabe, eta hau aprobetxatuz hainbat fase segidan egin ostean lehengo entsegua iritsi zen markagailura.
Jarraian eibarko atzelariak ustartze sendo batetik hasitako jokaldi batekin beste entsegu bat lortu zuten, 14-0 markagaillua adieraziz. 10 minutu besterik ez zindoazela, Ander Fernandezek Kepa Zamakolak lesio batengatik utzitako hutsunea bete zuen. Zarauztarrek ordea, ez zuten amore eman eta maul baten ondoren, lehengo entsegua bereganatu zuten. Eibartarrek hasitako jokoa mantenduz 26-12 ko markagailluarekin heldu ziran atsedenaldira.

Bigarren zatian, armagiñek beste behin partiduaren norantzkoa markatuz, beste 4 entsegu egitea lortu zuten 57-17 ko markagailluarekin bukatuz. Bigarren zatianEndika Arrillaga,Haytham El Ayadi, Unai Cabanzon, Ahmadfekri El Ghabali eta Zain Ali euki zuten euren aukera.

Garaipen honen ostean, taldeak gogor jarraitzen du 6. postuaren billa, ligako bigarrengo itzuliari begira.
Azken albisteak