Eibar Rugbyk Iberdrola Ligako 6.jardunaldia jokatu du zapatu honetan, Olimpico de Pozuelo talde madrildarraren aurka.
Eibarrek sentsazio onekin jarraitu nahi du eta baits, orain arte moduan talde lehiakorra eta aurkari gogorra dela demostratzen. Partida bakoitza espektakulu bat da, eta jardunaldi honetan ere duelu zirarragarria erakutsi da Unben.
Eibar Olimpico gogor batekin aurkitu zen. 16.minutuan Maika Brustek lehenengo entsegua lortu zuen, markagailua zabalduz Eibarren alde. Madrildarren azkar erantzun zuten, ostikoz 3 puntu lortuta.
5-6 batekin Madrilen alde eta 7 minutu faltan, eibartarrek aurrea hartu zuten Anne Fernandez de Corresen entsegu polit batekin eta Lucia Moyaren transformazioarekin, 12-6 lortuz markagailuan.
Orain armaginak hurrengo aurkarian pentsatzen daude, Coruñako CRAT taldea, domekan jokatuko dute 12h-tan.
ZORTE ON NESKAK!