Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Igandean Eibarko mutilek Gasteizera bidaitu zuten 11:30 tan Gaizteizeko taldearen aurkako partidua jokatzeko.
Gasteizeko taldeak denboraldi sendoa egiten ziarduen eta eibartarrek bazekiten garaipena lortzeko partidu on bat egin beharra zeukatela, horrela ligako postuetan gora egiteko.
Lehenengo zatian Eibarko taldeak gogoz ekin zion, lan txukuna eginez baina momentuko akatsak larri ordainduz. Nahiz eta atsedenaldira Eibartarrak aurretik heldu ziren, bigarren zatian Gasteizko taldeak markagailuari buelta ematea lortu zuten Eibartarrok egindako hainbat zigor golpei esker. Partidua bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, eibartarrek markagailuan gerturatzeko aukerak eduki zuten, baina aurkako zigor kolpeen ondorioz ez zuten lortu.
Eibartarron aldetik jolastu zuten: Gastón Ibarburu, Ander Gallego , Agustín Ortiz,Alexander Teruel, Franco Maggiolo,Doudou Kaling,Pablo Jiménez,Mounga Taufateau,Francisco Müller,Gradyn Bowd,Joshua Hodson,Graeme Kolomalu, Jon Arrizabalaga, Markel Liaño,Gaizka Arrizabalaga
Aldaketak: Endika Arrillaga,Kepa Zamakola,Achraf Chajrane, Ion Ander Vergara
Azken albisteak