Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Avia Eibar Rugby taldeak ligako bigarren itzuliko 3. partidua jolasteko Mungiaraino joan zen, Uribealdea taldearen kontrako neurketa irabezteko asmoarekin. Partidua larunbatean arratsaldeko 16:00 etan jolastu egin zen Atxubizuri zelaian. Eibartarrak Uribeladea talde plentziarra baino bi puntu gehiago zeuzkaten sailkapenean eta partidua irabaziz gero erdiko postuetan eutsiko zioten. Bi taldeek partidua bereganatzeko ahaleginetan irten ziren zelaira, eta lehengo zatia oso parekatu baten ondorioz 8-0 iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian ordea, plentziarrek eibartarren uts egitei ezker markagailuan aldendu egin ziren 3 entsegu jarraian lortuz, eta eibartarek nahiz eta gogor aritu puntuak lortu nahian, ezin izan zuten bi entsegu baino gehio gauzatu.
Partidua 23-12 bukatu zen Uribealdeak irabazitako zitan.
Eibartarren hamaboatekoa hurrengoa izan zen: Endika, Doudou, Martin, Kepa, Franco,Ander Fernandez, Achraf, Tiuete, Patxi, Jokin, Facundo, Jon Arrizabalaga, JP, Xabi eta Gaizka. Baita jolastu zuten: Haytam, Ion Ander, Markel eta Santi.
Hurrengo partidua unben jokatuko dute Eibartarrek, larunbatean arratsaldeko 16:00 etan Uni bilbaoren aurka.
Hemendik eskertu nahi diogu gure jokalari izan den Martineri taldearengatik egindako lan guztia, eta hoberena opa diogu bere hurrengo proiektuetan.
Aupa E.R.T
Azken albisteak