Larunbatean Avia Eibar Rugby Senior B taldeko mutilek Funesera joan ziren Funes Rugby-ren aurka jolasteko. Unamuno eta Martinentzat partida hau irabazteko derrigorrezkoa zen, eta horrela saiatu ziren mutilak motibatzen.
Lehenengo hamar minutuetan armaginak oso ondo hasi ziren jolasten eta bizpahiru aldiz heldu ziren nafarroen 5 metrotako marra arte, baina alferrik. Minutu batzuk igaro eta gero Funeseko mutilek partidari buelta eman zioten eta entseguak lortzen hasi ziren. Eibartarrek akats asko egin zituzten, hain zuzen ere, plakajeak eta komunikazio falta jokalarien artean. Atsedenaldian, markagailuak 17-0 emaitza erakusten zuen.
Bigarren zatia ezintxarrago hasi zen Funesen entsegu batekin, baina eibartarrek berriro partidari buelta ematen saiatu ziren, baina berriro ere, askotan Funesen entsegu marratik gertu heltzen ziren, hala ere, entsegu bakarra lortuta. Azken minutura arte, eibartarrek ez zuten amorerik eman, hots, alferrik izan zen. Azkenean partida 35-5 emaitzarekin amaitu zen.
Hurrengo asteburuan armaginek atsedenaldia daukate, beraz, hurrengo partida Gaztediren aurkako atseratutakoa izango da Martzoaren 15ean. Gure jokalariek asko landu beharko dute Unben jokoari behar duen bultzada emateko eta hainbeste espero duten garaipena lortzeko.
Goazen Eibar!