Sambu familia kasu berezi bat da, familia guztia errugbian sartuta baitago. Hiru seme-alabak AVIA Eibar Rugby taldeko jokalari dira, bakoitza kategoria desberdin baten. Lan eta esfortzu askoren adibide garbia dira, eta batez ere, errugbiak ematen dien dibertsioaren adibide.
· Seme bat eta bi alaba eta hirurak errugbian jokatzen… Nola eramaten duzue hau etxean? Zein iritzi daukazue zuen seme-alaben zaletasun honekiko?
(Jean Pierre, aita) Pixkat danetik… Poztasuna jokatzen eta disfrutatzen ikusteagatik, kirola egiten dute eta batera, ikasten daude… Eta guztiak ondo jarraitzen duen bitartean… ondo egongo gara. Guk umeekin disfrutatzen dugu, errugbiak hazten laguntzen die.
(Mamitha, ama) Gustatzen zait nola jokatzen duten eta kirola egitea ondo dago, ez gizentzeko…(jajaja) eta gainera oraingoz ondo eramaten dute klaseekin, nota onak ateratzen dituzte. Ondo goaz.
· Eibarren zaudeten lehenengo urtetik, hirurak errugbian eman zuten izena… Lehenago errugbian jokatu al duzue? Nork bultzatu zituen besteak?
(Junior, seme gaztea) Nik jokatu izan nuen errugbian, zapatutan multikiroletan, lehenengo hezkuntzan eta nire kasuan nik aukeratu nuen izena ematea.
(Oraçao, alaba zaharrena) nire kasuan ez nuen lehenago probatu, baina guztia taldekide batengatik hasi zen, Kaiane. Egun baten errugbiko txandalarekin ikusi nuen eta ea errugbia praktikatzen zuen galdetu nion, nik errugbiaz entzuten nuen eta arraroa egiten zitzaidan, berak probatzera igotzeko esan zidan eta esan nuen: zergatik ez? Gustatu egin zitzaidan eta geratu egin nintzen, nire anaiak jarraitu ninduen eta 3 garenez, bi sartu ezkero hirugarrenak ere sartu beharra dauka, nahi eta nahi ez (jajajaja).
· Partidarik garrantzitsuenetan presente egon zarete… Nola kudeatzen duzue urduritasuna? Eta zuen seme-alabek jasotzen dituzten kolpeak?
(Mamitha) Buff… hori bai, kolpeekin etortzen direnean gaizki pasatzen dut, sorbalda irtetzen dela, hezurra apurtuta dagoela, espainean kolpea, belaunak… guztia… oso gaizki pasatzen dut, urduritasunarekin batzutan esaten diet: begira nolako beltzuneak dauzkazuen, utzi beharra daukazue!! Baina eurak gustora daude, ez didate kasurik egiten eta jokatzen jarraitzen dute…
(Jean Pierre) Beti egoten da urduritasuna partidaren aurretik, estimulagarriak dira, hala ere jokatzera irteten direnean konfiantza osoa daukagu eurongan. Eta harro sentitzen gara.
· Jokalari gazteak zarete… Etorkizunik ikusten al duzue kirol honetan?
(Junior) Niretzat ez dauka etorkizunik, niretzat errugbia hobbi bat da, ez konpromesu bat.
(Maria) Nik errugbian jokatzen dut dibertigarria delako… Batzuetan gogo gehiago daukat beste batzuetan baino… Pertsonen araberakoa da, nire kasuan ez dut serio hartu nahi.
(Oraçao) Errugbiak nahikotxo aldatu nau, eta bai kontsideratu dezaket etorkizun bezala, nire bigarren etxea da. Nahiz eta beste proiektu batzuk dauzkadan eta Congo-ra itzultzearekin batera, bertan emakumezkoen talde bat osatzeko aukera izango banu benetan postuko nintzateke, ez dut etorkizunean lehentasun bezala ikusten.