Kategoria: Bestelako berriak

Iñaki Arrizabalaga, 6urtez geroztik AVIA Eibar Rugby taldeko lehendakaria eta beteranoen taldeko jokalaria, pertsona erreferente bihurtu da gero eta presenteago dagoen klubean.

• Lehendakari eta jokalari zarenez… Zenbat urte daramatzazu errugbiaren munduan? Nola hasi zinen honetan?

Atzera begiratuz… 17 edo 18 urte nituela hasi nintzen. Futbolean jokatzen nuen eta errugbian jokatzen zuten lagun batzuk probatzera gonbidatu ninduten. Uste dut Unax Blanco izan zela azkenean konbentzitu ninduena.

Probatu eta gustatu egin zitzaidan, nahiz eta entrenamenduak Anexoan eta hartxintxan izan. Gainera, hasi nintzenean nahiko ondo moldatu nintzen eta ematen zuen urruti iristeko aukera neukala. Gero jokalari bat gehiago izaten bukatu dut. J

• Nostalgiaz gogoratzen al duzu jokalari zineneko etapa?

Egia esan, oraindik ere inbidia ematen didate partiduetako uneek. Errugbia gero eta maila gehiago ari da hartzen eta aldi berean, baita seriotasun gehiago ere. Gauzak gehiago lantzen dira eta gero eta lehiakorragoa da, hori gustuko dut eta horregatik ematen dit inbidia. Hala ere, egia da fisikoa gimnasioan eta zelaian landu beharrak.. eta hartu beharreko kolpeek ez didatela hainbeste inbidia ematen. Gainera, adin batetik aurrera gorputzak ez du hainbesterako ematen.

• Errugbian hainbeste urtez ibili ondoren… izan duzu ahaztuko ez duzun gertaera edo anekdotarik?

Anekdotak asko… batez ere partiden ostekoak. Hirugarren denbora itzelak egitekoak izan gara eta ondoren, juergan ere irteten ginen. Egia esan, errugbian ezagututako jende jatorra eta lagun onak izan dira nire jokalari etapako gauzarik onena.

Errugbia hazten zegoen, baina gogoan dut hasi berriak ziren taldeen aurka jokatzen genuela, baten bat betaurrekoekin irteten zen zelaira, edo errepidea entsegu markatik pasatzen zen zelaietan jokatzen genuen… Asko bizi izan dugu.

Ondorengoarekiko ere gauza asko daude kontatzeko, baina hobeto niretzat gordetzen baditut.

• Izan zenuen erreferenterik edo bidelagunik? Edo zure ibilbide bera egin zuen taldekiderik?

Egia esan kluba hazten egon da beti eta entrenatzaile bakoitzak bere legatua markatu du.

Iñaki Laskurainendik hasita, errugbi dinamikoago bat proposatzen zuen. Turco Neman, lehenengo entrenatzaile profesionala izan zen, lan bikaina egin zuen Eibarren errugbia desagertzeko zorian zegoenean.

Eta ondoren, Txema Isasa, garaiko entrenatzaile izan zen. Emaitza onenak, kategoria aldaketa eta semi-profesionaletan jokatzen hastea lortu genuen. Guztia ordaintzen genuen, baina kanpora jokatzera bidaiatzen genuen, hoteletan, hitzaldietan, goizeko paseoetan kontzentratzen ginen… azken hau aldaketa handia izan zen.

Errugbi amateurretik lehiakorrera pasatu ginen. Eta errugbi lehiakorra barruan sartzen zaizunean… ezin diozu lehiakorra izateari eta beti hobetzen jarraitzeari utzi.

Eibarren jokalari erreferente asko egon dira eta baina zen garaiagatik maila altuagoan jokatzera iritsi ez diren jokalari oso onak ere. Ziur nago orain maila altuan jokatuko zutela: Jon Zarraua, Igor Sendino, Patxi Bergaretxe, Iñaki Alberdi…

• Aita errugbi jokalaria, errugbian jokatzen duten bi semerekin… Errugbia etxean bultzatzen ahal da?

Nire semeek 10 eta 8 urte dituzte, eta egia esan kirol desberdinak praktikatzen dituzte. Ez nuke eurengan eragin nahi errugbiarekiko, baina nahi gabe errugbirantz bultzatzen ditut. Edo traba gutxiago jartzen dizkiet errugbia praktika dezaten.

Egia esan asko gustatuko litzaidake eurak errugbian jokatzea.

Oraingoz, amak ez du publikoki bere babesa erakusten. Nire errugbiak eman dion lan guztiaren ondoren, orain umeena… baina badakit bere barrenan errugbia inguratzen duen giroa atsegin duela eta errugbi gabe, beharrezkoa den zerbait faltako zitzaidala.

Jokoa gehiago gustatzea lortu behar dut, nahiz eta partidak ikustera joatea atsegin duen, sortzen den giroa zelai barruan eta kanpoan ezin da alderatu Espainian gehien ikusten den kirolarekin. Askoz ere osasuntsuagoa eta zuzenagoa da.

• Nola hasi zinen klubaren kargu egiten? Sartu zinenetik zertan uste duzu izan duela bilakaera?

Orain dela 6 urte sartu nitzen lehendakari moduan. Aurreko zuzendaritzak aldaketa bat egitea erabaki zuen, azkenengo 14 urteetan egindako lan bikainaren ondoren.

Eta orduan, garai horretako jokalari helduak elkartu ginen eta errugbiak Eibarren jarraitu beharra zeukala erabaki genuen. Inork ez zuen lehendakari izan nahi eta batzuk, euskaraz ondo moldatzen ez zirela esanez alde batera utzi zuten. Ondorioz, ni sartu nitzen lehendakari postuan, oraingo zuzendaritzarekin batera. Orain gustura, baina hasieran gogorra izan zen, baina poliki-poliki guztia hobeto doa.

Amateur kirol guztietan zuzendaritza aldaketak gogorrak eta zorrotzak izaten dira. Jendearen babesa behar da. Eta udaletxe eta gainerako erakundeen laguntza ere behar izaten da eta ez bakarrik laguntza ekonomikoa.

• Orain AVIA Eibar Rugby gero eta presenteago dago… zirraragarria al da bere gestioa?

Cristina eta Gaston etorri zirenetik, kirol zuzendaritzaz arduratzen direnak, garapena garrantzitsua izan da.

Gizonezkoak nahiko larri dabiltza jokalariei dagokienez. Baina Eibarren emakumezkoen taldeak, akademiak eta eskolek izan duen garapena zirraragarria izan da.

Ez da erraza izan, eurak aldaketa asko sartu baitituzte, aldaketa hauek onartzea ez zen erraza izan… Baina emaitzek argi utzi dute egindako lana.

Egia esan gizonezko eta emakumezkoak batuaz, ez dago Euskadi mailan Eibar Rugby Taldearen egoera berdinean dagoen beste klubik.

Bestalde, AVIA bezalako babesle baten sarrera eta babesak, gure Guridi tabernak eta lehenengo Cristina Guntin eta Gaston, eta ondoren Mauro bezalako jendearen etorrera eta errubgiarekiko egindako apustuak, orain gauden lekura iristea egin du.

Beraz, esan daiteke zuzendaritzak zerbait ondo egingo genuela, eta gizonezkoen eta emakumezkoen senior taldeetako jokalariek egindako lana ere eskertzekoa da, momentu on eta txarretan baitaude. Pertsona hauek Eibar Rugbyko DNA daukate, esaterako: Jokin, Gaizka, Edurne, Txitxo, Amaiur, Lucia, Jonan…

• Nola deskribatuko zenuke AVIA Eibar Rugby taldeko giroa?

Orain gure momentu onenean gaude bai kirolarekiko eta baita jarreraz. Play off-ak eta emakumezkoak Ohorezko A mailara igotzeko aukerak, pilak kargatzen dizkigu guztioi.

Kategoria guztiek hobetzen jarraitzeko indarra ematen digute. Argi daukagu hobetzeko gauza asko dauzkagula Eibarren errugbi lehiakor eta errugbi sozial hobea lortzeko.

Azken albisteak