Jon Blasi
Cristina Guntín, Eibarko errugbia mailaz haztea lortu duen entrenatzailea da eta emakumezkoen AVIA Eibarrek lehenengo aldiz Euskal Liga irabaztea egin du.
• Lehenengo aldiz Euskal Liga irabazi berri duzue… Emozionalki nola kudeatzen da?
Egia esan, lan handia egin dugu honetarako, bai entrenamenduetan sartutako orduetan eta baita bilera eta gimnasioan ere. Logikoa den bezala, honek neke fisikoa eta mentala sortzen du. Horregatik, asteak lan kargaka antolatzen saiatzen gara. Aste batzuk atsedenaldi aktiboekin (errugbiari dagokionez eta baita mentalki ere) planteatuz. Guretzat helburua bete dugu jada. Hemendik Aurrera datorren guztia, bizitzak emango dizkigun opariak izango dira. Hori da gure pentsaera, garrantzitsuena Ohorezko B mailan sartzea zen eta helburu hau betetzea lortu dugu, beraz estres askoko etapa baten ondoren, orain lasaitasun une baten gaude.
• Esan daiteke, AVIA Eibarrek garapen on bat izan duela, nahiz eta beste batzuk harrituta izan. Zein izan da gakoa entrenatzaile bezala daramazun azken 4 denboraldietan?
Eibarko kluba betidanik sinpatia asko izan diodan kluba izan da. Beti talde lehiakor, indartsu eta borrokalaria dela pentsatu izan zait. Beraz, aukera hau sortu zitzaidanean asko gustatu zitzaidan ideia. Nire lehenengo urtean aldiz errealitatearekin topatu nitzen, 7 jokalari bakarrik ziren taldean eta lan asko zegoen egiteko. Denboraldi korapilatsua izan zen, nik ASB Bayona-n jokatzen nuen eta Eibarko neskak entrenatzen nituen.
Neskek lan ezin hobea egin zuten, jokalari berri asko etorri ziren eta beteranoek orain bere fruituak ematen hasi den aldaketari ekin zioten. Lehenengo urte horretan partida asko galdu genituela uste dut. Baina pozik geunden, helburuak garbi genituen jendea lortu eta talde egonkor bat izan.
Bigarren eta hirugarren urtean guztia aldatu zen, gero eta fitxa gehiago, implikazio gehiago, gero eta garaipen gehiago… prozesua martxan zegoen eta geldiezina zen.
Eta aurten bildu ginen eta gure kartak mahai gainean jarri genituen, zuzendaritza eta jokalariekin. Liga irabazteko aukerarik izan nahi dugu? Ohorezko B mailara igotzeko aukera nahi dugu? Orduan gehiago behar dugu, baliabide gehiago, entrenatzaile gehiago, entrenamendu gehiago, gimnasio gehiago… Guztiek baietz esan zuten eta hemen gaude, pozik gaude egindako esfortzuarekin bere emaitzak eman baititu.
• Entrenatzailea eta noizean behin jokalaria. Nola ikusten zara orain eta lehen jokatzen zenuenean?
Erretiratzen ikusten naiz jajaja. Urteak daramatzat hori esaten baina oraindik ez dut bete. Aurten 40 urte beteko ditut, erretiroa hartzeko ordua dela uste dut. Errugbian jokatzen ikasi nuenean, errugbian jokatzea oso desberdina zen zerbait zen. Oraingo jokalariek benetan ikastea nahi badute, hobetzen laguntzeko baliabideak dituzte. Kirolean, bizitzan bezala, guztia konstantziaz lortzen da.
• Familia ugari batetik zatoz. Errugbian jokatzera bultzatu zaituen influentziarik izan al duzu? Nola hasi zinen?
Bai, beti jende ugari egon izan da nire etxean, zarata asko… jajaj. 9 anai-arreba gara eta uste dut hori izan zela errugbira lotu ninduen lehen gauza. Hainbeste eta hain desberdinak izateak liluratzen nau, errugbian jokatzen baduzu ez zara aspertuko! Onerako edo txarrerako, beti gertatzen dira gauzak… nire familian bezala. Uste dut horregatik moldatzen naizela horren ondo errugbian.
Niretzat bizikidetza eta errespetua dira lehenak, uste dut baliabide honetaz bizi garen pertsonok adeitsuagoak garela eta elkarlan gehiago egiten dugula, hau baita kirol honetan jokatzeko modu bakarra, inoiz ez zara ondo eramango zure taldeko guztiekin, ez da posible, baina errespetatzen eta elkarbizitzen ikasten duzu.
Nola hasi nintzen jokatzen… unibertsitatean, Vigon. Zelaia fakultatean dago. Urte batzuk neramatzan kirolik egin gabe, ingurumenean eta boluntariotzan nengoen zentratua. Jokalari batzuk ezagutu nituen eta nire lagunekin probatzera joan nintzen. Inoiz ez nuen pentsatuko honetara dedikatuko nintzenik! Nire bizitza beti izan da ingurumena eta animaliak…
• Zenbat urte daramatzazkizu errugbiari dedikatuta?
Errugbiak Gastón ekarri zuen nire bizitzara, nire Universidad de Vigo klubera jokatzeko kontratatuta etorri zen jokalari uruguaitarra, eta guztia aldatu zen. Ni jadanik entrenatzaile nintzen eskoletan, baina ezer formala geroago bezala. Gure bizitzak elkar lotu ziren, guztiz pertsona desberdinak gara, bera lasaia da, behatzailea, metodikoa eta oroimen ezin hobea dauka. Ni? Berritsua, soziala eta berritzailea. Uste dut horregatik garela bateragarriak, 10 urte baino gehiago daramatzagu munduan zehar bidaiatzen eta errugbira dedikatzen, uste dut tándem ona osatzen dugula.
• Errugbian bide luzearekin, baina aldi berean Biologia eta Gizarte hezkuntza ikasi dituzu… Posible da Espainian errugbitik bakarrik bizitzea?
Bai, dudarik gabe. Urteak daramatzat bakarrik honetara dedikatzen eta egia esan, uste nuena baino errazagoa izan da. Apartekoa da gero eta emakume gehiago izatea kirol honetara dedikatzen garenak, aurten bi emakumen artean eraman dugu emakumezkoen taldea, Amy eta nik.
Oso ondo dago errugbitik bizi ahal izatea, baino are hobeto dago beste emakume batzuk kirol honetatik bizi ahal izatea egitea.
• Nola lotzen duzu Gizarte hezkuntza errugbiarekin?
Niretzat gizarte hezkuntza guztia da, nire bizitzako aspektu guztietan jartzen dut praktikan, guztiok gara mundu hobe bat egitearen arduradun eta hezten dugunon kasuan, uste dut munduari aportatzen dioten pertsonak hezteko arduradurak garela. Hezkuntza niretzat oso garrantzitsua da, gizarte adeitsu eta biodertsitatedun bat sortzea beharrezkoa da. Oso gustuko dut gure nesken taldea, mota guztietako pertsonak daude, sinistun desberdinak, errespetua aniztasunean, gizarte adibide bat gara.
• Zein partidu, pertsona edo anekdota gogoratzen duzu markatu zaituena?
Ufff…. Asko, anektoda asko dauzkat dibertigarriak, mingarriak, lesioak, jokaldi sinestezinak, irabazitako finalak, galdutakoak… baina dudarik gabe, aurtengo denboraldiko Getxoren aurkako partida. Nire taldeko kide izatea egun oso berezietan.
Elkarrizketa egilea: Asmae Ourdi