Kategoria: Bestelako berriak

Emakumezkoen AVIA Eibar taldeak Euskal Ligako azkenenego jardunaldia jokatzen du zapatuan, otsailak 9, Gasteizen. Talde indartsua da eta beraz, partida gogorra aurreikusten da. Partida Gasteizko Gamarra zelaian izango da 16h-tan.

Cristina Guntinek entrenatzen dituen neskak euren helburua bete nahian jarraitzen dute. Honek, Euskal Ligako goreneko postua lortzera eraman ditu eta baita Ohorezko A mailako igoera fasea jokatzeko aukera izatera ere.
Eibarren ez da inoiz hau lortu eta honek ikusmin haundia sortu du. Klubak izandako garapena ikusgarria izan da, inkorporazio berriek egin dute guzti hau posible, baita fitxa berriek ere. Orain 36 federatu fitxa izatera heldu gara.

Lan bikaina neskak!! Jarraitu zuen helburuak garbi izaten! Eta guztia posible izango da! ZORTE ON!!

Azken albisteak