Kategoria: Bestelako berriak

 

Irailak 7, Mouguerren (Lapurdi) L.A.R.G.E.-ko selekzioen arteko topaketa jokatu zen. Goizean goizetik emakume eta gizonezkoen talde desberdinen arteko partidak jokatu ziren.
Euskadiko selekzioak eguardiko 14tan jokatu zuen bere partida frantziako hainbat herriz osatutako selekzioaren aurka.
Euskadik 18 konbokatu eraman zituen eta partidak 12ra izan ziren, 30 minutuko 2 zati jokatuz. Nahiz eta Euskadik jokalari berriz osatutako taldea eraman, ondo moldatu ziren partida irabaztea lortuz.

Eibarretik 8 jokalari joan ziren: Lucia Moya, Aleu Cid, Nerea Garcia, Kaiane Bedones, Naiara Chimeno, Eider Olarreta, Amaiur Mayo eta Jone Agirrezabal.

Jardunaldi polita igaro zuten denboraldiari hasiera emateko. Zorionak neskak!!

Azken albisteak