Euskadik Kataluniari irabazi zion finalerdian eta hirugarren postua lortu zuen.
Gure jokalariak Aleu Cid, Jone Agirrezabal eta Amaiur Mayok Españako 7ko txapelketan hartu zuten parte asteburu honetan, Ribadeon (Galizia).
Lehenengo bi partiduetan Galizia B eta Andaluziaren aurka garaitzea lortu zuten euskaldunek. Markagailuetan ez zen izugarrizko diferentzia nabari baina aitortzekoa da euskaldunen lana eta jokoa oso fina izan zela.
Hirugarren norgehiagoka Galiziaren aurka izan zen. Euskal taldeak ezin izan zion aurre egin galiziako taldeari eta galdu egin zuten.
Finalerdia Kataluniaren aurka jokatu zuten. Partida oso parekatua izan zen baina azkenengo segunduetan euskadik entsegu bat egitea lortu zuen, garaipena lortuz. Garaipenak 3.postua eman zien euskaldunei.
Zorionak neskak egindako lanagatik!!!!!