In Crónicas Senior Masculino A

Aurreko igandean, urriak 5, Eibar Rugby Taldeak DHBko txapelketari hasiera eman zion Unben Getxoren aurka.

Debuta ez zen izan espero bezalakoa, lehenengo minituetan getxotarren entsegu batek etxekoen planak okertu baitzituen.

Esan bezala, hasieratik kanpotarrak izan ziren jokoaren jabe. Eibartarrek, txartel hori bat jaso ostean, zuten dena eman eta Getxoren atakea gelditzea lortu zuten denbora luzez.

Partiduko azken 20 minutuetara arte, markagailua 03-31 batean zegoen, baina getxotarrek azken minutu hauetan jarraian hainbat entsegu egitea lortu zuten, 03-59ko emaitzera heldu zirelarik.

Hasiera mingotza txapelketa honetan Eibar Rugbyko mutilentzan, datorren astean Galiziara bidaiatuko dute Ourenseren aurka jokatzeko eta denboraldi hasiera honi buelta emateko asmoarekin.

Últimas noticias