In Otras noticias

 

Edurne Vidal, emakumezkoen AVIA Eibar taldeko jokalaria da orain dela 12 urtetatik. Klubean sartzen lehenetariko neska izan zen, eta jada klubean gutxi geratzen diren beteranoetariko bat da eta kiroleko alderdi guztietan pertsona erreferente da. Balorez, dedikazioz eta konpromezuz beteriko ibilbide luzea dauka atzetik.

-Edurne, dudarik gabe, denboraldi honetan talde moduan lortutako gauzarik garrantzitsuenetariko bat igoera izan da. Horren beste denboraldi jokatzen eraman ondoren… espero al zenuen egunen baten liga irabaztea eta mailaz igotzeko aukera izatea?  Emozionalki nola eragin dizu honek?

Logikoki ez nuen garaipen hau espero, Eibarko errugbiaren hasieratik nago bertan, 100 puntu baino gehiagogatik galtzen genuen, ondoren gutxitzen joan zen eta gure helburu bakarra entseguak gutxitzea zen. Poliki-poliki emaitzak hobetzen joan gara eta aurten arte ez nuen liga irabazteko itxaropenik, ezta Getxo eta La Unica ere.

Horrelako taldeen aurka irabazi izanak, besteak gutxietsi gabe, oso gogorrak diren bi talde, pentsaezina zen. Liga irabaztea eta igoerarako aukera izatea azkenean… ez da amets bat izan, nire buruan ez baitzegoen horrelako aukerarik.

Emozionalki… ez da asko aldatu, nire pentsatzeko erak berdina izaten jarraitzen du, ligaren hasierarekin gelditzen naiz, partidu guztiak irabaztea jarri genuen helburutzat eta batez ere talde gogorren aurka, eta lortu dugu. Hori izan da gehien aberastu nauena, jarritako helburuak lortzea. Guztiarekin gelditzen naiz, jokalari eta ez jokalari bezala, aulkian, zale… guztion arteko lana izan da.

-Erizaintzako ikasle eta gaur egun baita lanean ere… Nola lortzen duzu guztiarekin aurrera egitea?

Egia esan zaila da gauza guztietara heltzea, nahi dudan guztia egiten saiatzen naiz eta gustuko dut, eta azken finean errugbitik ez naiz biziko, hori jende oso gutxik lortzen du, nire kasuan ez litzaidake gustatuko errugbia nire bizibide izatea.
Kirola atsegin dut, hobby bezala gustatzen zait, baita honek ekartzen duen eta honekin lotuta dagoen guztia ere. Baina ez litzaidake horretatik bizitzea gustatuko. Nire kasuan erizain izatea gustatuko litzaidake.
Zortea daukat gustora bait nabil eta ahal dudan bezain ondo egiten saiatzen naiz. Momentu batzuetan gauza batzuk alde batera lagatzen ditut, baina guztia ahalik eta ondoen eramaten saiatzen naiz.

-Gogoratzen al duzu denboraldirik gehiago animatu edo desanimatu zarenik?

Bai, egon dira gogo gehiago izan dudan denboraldiak eta beste batzuk, monotonoagoak izateagatik azkenerako nekatuta bukatu ditudanak… Orain dela 4 Erasmus joan nintzen Portugalera eta denboraldi horretan asko gogogabetu nintzen, hala ere, itzuli nintzenean berriz taldera bueltatu nintzen. Cristina hasi zen urtea izan zen eta gogoa errekuperatu nuen. Gogorra izan zen, baina hemen gaude, eta ez, ezin gara kexatu.  Guztia ikastean datza eta denbora guzti honetan errugbia ikasketa jarrai bat izan da.

-Zergatik jarraitzen dugu errugbian? Hobeto esanda, ikusten al zara errugbirik gabe?

Ez, ez naiz errugbi gabe ikusten. Urte asko daramatza nire parte izaten, errugbian lagun oso onak egin ditut, beraiengan sinisten dut eta espero dut urte askoan horrela jarraitzea.
Nahiz eta momentu mingarriak eta sufritu beharrekoak egon, kirol emaitzengatik, lagunarteko liskarrengatik, askoz une hobe gehiago dauzka, eta hauek txarrak gainditzen dituzte, azkenean hauekin gelditzen zara eta hauek gabe ez nintzateke Edurne izango, beste pertsona bat baizik.

Últimas noticias