In Senior Masculino A

Ligako paroiaren ostean Eibartarrek ligako bostgarren jaurdunaldia jokatu zuten igandean Campus Ourenseren kontra. Partidako 4 puntuak Galizira joan ziren 26-39ko markagailuarekin.
AVIA Eibar Rugby Taldea ateratako hamabosta hau izan zen: Endika Arrillaga, Ander Gallego, Federico Scarlato, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Ignacio Gea, Patricio Albertario, Francisco Müller, Facundo Coronel, Jokin García, Ion Ander Vergara, Gaizka Arrizabalaga, Xabier Bengoa, Santiago Carrara Aldaketak: Haytham El Ayadi, Achraf Chajrane, Alexander Teruel, Ander Fernandez, Markel Liaño, Gastón Pilot.
Gastón Ibarbururen mutilak aurretik jarri ziren norgehiagokan baina galiziarrek berehala irauli zuten, eibartarrek ez zuten amore eman eta partiduan sartzeko aukera izan zuten Campus Ourenseko jokalari batek txartel gorria ikusi ondoren, lehen zatia 21-17 amaitu zen. Bigarren zatia hasi eta berehala entsegua lortu zuten eibartarrek, baina galiziarrek gogor ekin zioten nahiz eta jokalari bat gutxiago izan eta markagailua irauli zuten azkenean 26-39ko aldea lortuz.
AVIA Eibar Rugby Taldeak hurrengo partida datorren asteburuan izango du Avilesen.
AUPA E.R.T!!

Últimas noticias