In Crónicas Senior Masculino A, Senior Masculino A

Eibarko errugby taldeak laugarren jaurdunaldia jokatu zuen aurreko zapatuan Bilbon, Universitario Bilboren kontra. Norgehiagokaren hitzordua arratsaldeko 18.30 tan zegoen jarrita, Errekaldeko, El Fango zelaian.
AVIA Eibar Rugby Taldeak azken partiduan lortutako emaitza positiboei jarraipena emateko aukera paregabea zuten laugarren jaurdunaldi honetan baina ez zen posible izan eta ezin izan zuten punturik ekarri Bizkaiako hiriburutik.
AVIA Eibar Rugby Taldeak ateratako hamabostekoa honako hau izan zen: Endika Arrillaga, Ander Gallego, Federico Scarlatto, Alexander Teruel, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Ander Fernandez, Patricio Albertario, Francisco Müller, Facundo Coronel, Xabier Bengoa, Ion Ander Vergara, Gaizka Arrizabalaga, Santiago Carrara, Jokin García. aldaketak: Haytham El Ayadi, Gorka Moya, Kepa Zamakola, Achraf Chajrane, Markel Liaño, Gastón Pilot eta Alex Larrañaga.
Partidua 33-24 emaitzarekin amaitu zen. Hasieratik bilboko taldea aurretik jarri zen markaigaluan eta eibartarrei emaitza bereganatzea asko kosta zitzaien, azkenean lortu ezin izan zuten arren. Lehen zatia 19-17ko emaitzarekin amaitu zuten baina bigarren zatia defenditzen hasi ziren eta dinamika horrekin jarraituz entseguak jaso zituzten eibartarrek. Azken momentutarte borrokatzen egon ziren, baina ezerrezean gelditu ziren gure mutilen ahalegina, azken markagailua, esan bezala, 33-24 izanik.
Gastón Ibarbururen jokalarien hausnartzeko gauza ugari dituzte, laugarren jaurdunaldia izanik soilik garaipen bakarra lortu dutelako eta zelaian ez da isladatzen entrenatutakoa. Asteburu honetan deskantsoa dago ligan beraz hurrengo partidua prestatzeko aukera paregabea izango dute. Hurrengo hitzordua, Urriaren 20 an izango da Ourenseren kontra, jendea ikustera animatzen da, jokalariek eibartarren bultzada behar dutelako partidua gogor honetan.
AUPA E.R.T!!

Últimas noticias