Avia Eibar rugby senior taldeko mutillak Avilesera jun ziren Muro de Faro zelaitik puntuak bueltan ekarri nahian, igandean 12:30etan jolastutako partiduan. Eibartarrak igande goizean bertan irten ziren Avileseruntz txapelketako 6. Jardunaldia jolasteko. Denboraz justo heldu eta gero, norgehiagoka eibartarrek espero ez zuten bezala hasi zen Avileseko taldeak eibartarren zelaian jolasten aritu baitziren lehengo zatiko ia denbora osoan. Horren ondorioz, Avileseko taldeak abantaila hartu zuen eta eibartarrek lan ugari egin ezkero, ezin izan zuten Avileseko taldearen jokoa geratu.
Eibartarren aldetik hurrengo jokalariak jokatu zuten: Endika, Ander Gallego, Favio, Kepa, Franco, Doudou, Nacho, Patricio, Patxi, Jon Arrizabalaga, Ion Ander, Gaizka, Santi, Xabi eta Facundo. Aldaketak hurrengoak izan ziren: Haytam, Achraf, Alex, Ander Fernandez, Gaston eta Markel.
Partidua 55-20ko markagalluarekin bukatu zen eibartarrentzat, partidu petral baten ostean. Datorren astean eibartarrek zarautzen kontra jolastuko dute Asti zelaian, ostiralean azaroak 1ean eguerdiko 12 etan.
Últimas noticias