In Senior Masculino A

Gabonak gertu izanda eta horrekin batera denboraldiko deskantsorik luzeena, Avia Eibar Rugby Taldeak, Babyauto Zarautz talde sendoa menean hartzeko aukera paregabea zuen, bueltako bigarren partidua izanik.
Talde biak sailkapenean pareko daude, hau horrela izanik norgehiagoka parekatua espero zen Unbeko Patronatuan, zapatuan.
Partidua txarto hasi zen Eibartarrentzat, hasi bezain pronto, Babyauto Zarautzek markagailua estreinatzea lortu zuen, argi utzita Avia Eibar Rugby taldeko jokalarientzat norgehiagoka hay irabazteko izerdi eta odola bota behar zutela.
Avia Eibar Rugby taldeko jokalariei partiduak exijitzen buen erritmoa hartzea kostatu zitzaien eta hau garesti ordaindu ere, atsedenaldian markagailuan behean baitzeuden.
Bigarren zatian, Avia Eibar Rugby taldeak irabazteko griña eta kemena azaldu zuen. Behin nagusitasun numerikoa zutelarik, markagailuari buelta ematea lortu zuten, mutilek. Baina, buelta eman bezain pronto epaileak Avia Eibar Rugby taldeko jokalari bat kaleratu zuen, kasu honetan, nagusitasuna kanpoko taldeari emanda.
Horrela Babyauto Zarautzek, abagune hau baliatuz markagailuari buelta eman zion, 40-41 eta azkenik kostako herrera 5 puntuak eraman zuen zarautzeko taldeak.

Últimas noticias