Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Avia Eibar Rugby neskak nota ona atera zuten Durangoren kontra.

Aurreko domekan, Urtarrilaren 14an, gure neskak haien 5. garaipen jarraitua lortu zuten. Unbeko zelaian izan zen topaketa, 12:00etan. Eibar, jokalari berri batekin aurkitu da, Alejandra, 10 urtez, kolombian, errugbian jolasten aritu den neska.

Gabonen osteko festen eta Gasteizen kontra zeukaten partida elurrarengatik atzeratu ostean, Eibarrek hobekuntza erakusteko nahiaz zegoen. Eguraldi ez onak eta zelaiaren egoera txarra kontuan hartuta, hala ere, partida oso ona jokatu zuten.
Lehenengo denboran, partida 12 jokalariekin jolastu zen, Durangotarren espezializasioa dela kontuan izanda. Eibartarrak defendatzen hasi ziren eta presio on bat egitearen ondorioz, 2. minutuan lehenengo entsegua lortu zuten. Denborak gero eta entsegu gehiago lortzea ahalbideratu zuen eibarko neskeei, baina lehenengo denbora bukatzear zegoenean, durangok haien lehenengo entsegua lortu zuten. Bigarren denboran, entsegu gehiagorekin bukatutzat eman zen partida, guztizko 68-10 puntuekin.

Crustina Guntin Miranda, eibarko entrenatzaileak, Durangoren hobekuntza nabarmentzen du: ” Tras las bajas de sus jugadoras veteranas y siendo un equipo casi nuevo, han estado esplendidas” eta Muir Karari, Durangoko entrenatzaile neozelandarraren taktika berriak taldean sartzea nabarmendu du.

Zorionak Eibar, kalifikazioko bigarren posizioan jarraitu eta 5. garaipen jarraitua lortu izanagatik.!!

Azken albisteak