Kategoria: Bestelako berriak

 

Plazer handia da Eibar Rugby Taldearentzat eta Rucksport agentziarentzat datorren maiatzaren 21ean eta 22an, Eibar 2022ko GPS 7s Reina Iberdrola Kopako finaletara gonbidatzea.

Bi jardunaldiak goizeko 9etan hasiko dira eta egun osoan zehar partidak jokatuko dira. Igandean, topaketen amaieran, sari banaketa egingo da.

Antolatzaileek parte hartzera gonbidatzen dute publikoa, eta horretarako entretenimendu-guneak prestatu dituzte (janaria, edaria, zozketak eta musika), bertaratzen direnek errugbi onenaz eta giro onenaz goza dezaten eta benetako festa izan dadin.

Ohorezko mailako 12 taldek hartuko dute parte seven modalitatean eta partidak bi jardunalditan banatuko dira. Maiatzaren 21ean sailkatuko dira, eta maiatzaren 22an, igandean, 2022ko erreginaren kopa finalak jokatuko dira.

@ferugby @iberdrola @eibarkoudala @gipuzkoa @jomasport @gilbertrugby @heineken_es @media_attack @rucksport @renfe @deportegob @eibarugby

Azken albisteak