Kategoria: Bestelako berriak

 

Urte osoan zehar hobetzen eta erabakiak hartzen ibili ondoren, EIBAR RUGBYk AVIA, GURIDI taberna, INPRATEX eta TAES babesleen laguntzaz aurten ere Rugby Sevens Challenge-eko torneo nazionalean lehiatzea erabaki du, topaketa datorren astebukaeran, maiatzak 25-26 Valentzian izango da.

Euskal Liga irabazi eta Ohorezko B mailara igotzea lortu ostean, eibartarrak seveneko topaketa irabazteko nahian aurkeztuko dira. Topaketa honetan datorren urtean GPS 2020 Erreginaren Kopan lehiatzeko postua jokatzen da.
7 talde nazionalek osatuko dute, Sevenean adituak direnak.
Seven-a errugbi 15aren bariante bat da, non 7 jokalarik jokatzen duten talde bakoitzeko. Partida bakoitzak 14 minutu irauten ditu, 7 minutuko bi zatiz osatuta.

Torneo nazionalerako emakumezkoen klasifikazioa hurrengoa izango da:

•Avia Eibar RT
• CRC Pozuelo
• CD Arquitectura
• Universitario de Sevilla
• CP Les Abelles
• Getxo RT
• CAU Valencia
• Pingüinas Rugby Burgos
• Shamrock RC
• CR El Salvador

Eibar lehian kontzentratuta dago eta 12 jokalarirekin gerturatuko da selekzio prozesu luze baten ondoren. 12 jokalariek perfil berdina konpartitzen dute, jokalari azkarrak, indartsuak, pase eta plakaje onarekin. Taktika askoko jokoa eta defentsa onarekin.

1. Amaiur Mayo
2. Lucia Moya
3. Aleu Cid
4. Oxana Bunici
5. Nerea Garcia
6. Asmae Ourdi
7. Jone Agirrezabal
8. Raquel Riera
9. Kaiane Bedones
10. Oraçao Sambu
11. Edurne Vidal
12. Islam Bahassou

Eibarrek ez dio historia egiteari utzi, bigarren aldia da klubak torneo honetara joateko aukera duena, mila esker AVIA, GURIDI taberna, INPRATEX eta TAES babesleei, eurengatik izan baita posible Valentziako topaketan parte hartzea. Avia Eibarrek Eibarko udala eskertu nahi du, gugan sinistu eta gure proiektuak bultzatzeagatik!!
ZORTE ON EIBAR!!!

Azken albisteak