Eibartarrek 2019/2020 denboraldia hasi dute, Sanse de Madrilen aurkako lagunarteko bat jokatuz.
Topaketa larunbatean, irailaren 14an, arratsaldeko 15:30etan izan zen. 40 minutuko lehen zati bat eta 20 minutuko beste bi zati jokatu zituzten.
Denboraldi luze baten ostean, eta Ohorezko B mailako Liga hasi arte, bi taldeek lagunarteko bat jokatu zuten. Bi taldeak hasieratik irten ziren jokatzera eta ondo pasatzera.
Topaketa entretenigarria izan zen, eta oporren osteko lehen partida izateko, eibartarrak sentsazio onekin eta ilusioarekin bukatu zuten, eta batez ere, hobetzeko eta lan egiten jarraitzeko gogo handiarekin.
Zorionak neskak!!!