Kategoria: Bestelako berriak

Gaur, hilak 7, emakumeen nazioarteko egunaren bezperan, Amaiur Mayo, AVIA Eibar Rugby Taldeko jokalaria, J.A.Mogelen egon da, emakume kirolari erreferente bezala. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak txikitzeko helburuarekin egin da ekitaldia. Haurrek, egun honek duen garrantziaz jabetzeko eta egunerokotasuneko estereotipoak eta aurreiritziak apurtzeko helburuarekin eginiko jardunaldia.
Emakumeek kirolean izan dezaketen garapena eta bidea izan da pil-pilean egon den gaia. Emakume kirolaria profesional bilakatzea posible dela ulertu dute herriko txikiek.
Guztiok egin beharreko borroka da feminismoa!!!!!

Azken albisteak