Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugby taldeak mahai inguru bat antolatu du. Klubaren parte diren hainbat emakume bildu dira, emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna dela eta. Helburua: haien istorioak eta “sentsazioak” konpartitzea kirolean emakumearen rolaren inguruan hausnartzeko, zein inplikazio daukan emakumearen irudian gizartearen aldetik eta emakumearen aldetik, eta zein den kirolak daukan eginkizuna/rola genero indarkeriaren aurkako borrokan.
Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko, ikusgai egiteko eta salatzeko eguna hautatzea ez da ausazkoa izan; NBE-k (Nazio Batuen Erakundeak; ONU) ofizialki ezarri zuen 1999. urtean, 1981. urtetik aurrera Latinoamerikako mugimendu feministak aukeratua izan zen genero indarkeriaren aurka protestatzeko Mirabal ahizpei krimenaren memorian. 1960ko azaroak 25ean Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal, Trujilloren errejimenaren aurkako Dominikar Errepublikako sinbolo izan ziren. Bahitu egin zituzten eta modu bortitzean erail erregimenaren eskuz.
Hauek dira NBEren zenbait datu mundu mailan gaur egungo egoeraren berri emateko: 10 emakumetik 3 edo 4k (% 35) biolentzia fisikoa edo sexuala jasan du beren bizitzako uneren batean, sexu jazarpen egoerak kontutan hartu gabe; biktima guztien %72a emakume eta neskak dira; pandemiaren itxialdian, emakumeak laguntzeko zenbakiak jasotako deiak 5 aldiz biderkatu dira; indarkeria jasaten duten emakumeen %40k baino gutxiagok laguntza eskatzen du. Hemen klik eginez gero, NBEk sortutako Emakumeenganako Indarkeriari buruzko Datu Base Globala kontsulta dezakezu, eta, bertan, xehetasun gehiago aurkituko dituzu; herrialde bakoitzeko datuak barne.

Mahai inguru honetan rol, adin eta ikuspegi desberdinak dituzten eta gure klubarekin modu desberdinetan erlazionatutako hainbat emakume izan ditugu. Cristina Guntin, 41 urteko L3 -kategoria gorena- errugbi entrenatzailea, honekin 5 denboraldi daramatza emakumeen senior taldea entrenatzen. Azken 4 denboraldietan klubeko kategoria desberdinetako entrenatzailea eta zuzendaria izan da. Errugbi ibilbidea unibertsitatean hasi zuen, 22 urte zituela. Ordutik goi mailako taldeetan jokatu du hainbat herrialdetan, Espainiako selekzioak hainbat alditan deitu du eta ama izan da. Marta Romerok “Martita” 14 urte ditu eta Avia Eibar Rugby taldeko jokalaria da 16 urte azpiko kategorian. 11 urte zituenetik jokatzen du, eta, beraz, beti jokatu du mutil baino neska gehiagoz inguratuta, Espainiak ez baitu emakumeen ligarik seniorren kategoriara iritsi arte. Eli Azkunek 48 urte ditu, Eibarren bizi da eta klubeko emakumeen senior taldeko jokalari baten ama da. Kategoria honetako delegatua ere izan da. Amaiur Mayo, 30 urtekoa, 16 urte zituenetik errugbian jokatzen duen jokalari seniorra, ohikoa da Euskal Selekzioan eta XV eta VII Espainiako taldeek ere deitu izan dute hainbat alditan. Duela urte batzuk, entrenatzaile gisa ere hasi zen, pare bat denboritan U16 taldea zuzentzen. Gaur egun, gizonezkoen entrenatzaile nagusien kide da. Daukan esperientziarekin eta gaur egun ikasten ari den psikologia ikasketekin klubean bere ekarpena egin nahi du jokalarien garapena gailurrera eramateko.

Lehenik eta behin, eskerrik asko guztioi zuen esperientzia eta ikuspuntua partekatzeagatik. Eta hasieratik hasteko, nola iritsi zineten errugbira eta Eibar Rugby Taldera?

Cristina Guntin: Nire helburua hasieran, biologoa izatea eta Afrikan bizitzea zen, baina unibertsitate garaian errugbia kasualitatez topatu eta nire bizitzan sartu zen. Ez nuen inoiz pentsatu kirol honetan modu profesionalean parte hartuko nuenik, baina bere alde soziala deskubritu nuenetik, geroz eta gehiago lotu ninduen. Azkenean, maila altuko jokalari gisa amaitu nuen, nagusi samarra izanda, eta aldi berean entrenatzaile gisa. Errugbiak eragin ditzakeen aldaketa sozialek liluratzen naute. Beti pentsatu dut hemen bagaude mundua modu batera edo bestera hobetzeko dela. Nire nahia gertu daukadana hobera apur bat aldatzea izan da beti, gauza txikiak aldatuz, gauza handiak aldatzen direlako. Kirolaren bidez, eta, are gehiago, emakumeen eta kirolaren bidez, nahiz eta herri txiki bat izan, gure ingurua aldatuz, jokalarien bizitza aldatuz, mundua pixkat aldatzen dugu hobetzeko.

Marta Romero: Betidanik gustatu izan zait kirola. Txikia nintzenean, adibidez, dantzara joaten nintzen. Duela hiru urte ezagutu nuen errugbia multikirolen bidez: eskolek eskaintzen dituzten jarduerak dira, haurrek kirol desberdinak ikas ditzaten. Multikirolean errugbiko lehen entrenamendua egin genuenean, atentzioa deitu zidan, eta nire ahizparen lagunak zeudela aprobetxatuta, entrenamendu batera probatzera joatea erabaki nuen. Asko gustatu zitzaidan eta egun hartatik jolasten jarraitzen dut.

Amaiur Mayo: Txikitatik gustatu zait errugbia. Nire anaia 11 urte zituela hasi zen jolasten eta partidu guztietara joaten nintzen berarekin. Heldutzen nintzenean, nik ere jolastuko nuela esaten nion beti; nahiz eta ideia hori burutik pixka bat kentzen zidaten kirol hau jokatzeko txikiegia nintzela esanez. Ia nire bizitza erdia jolasten egon ondoren, emakume eta pertsona gisa proposatzen duzun guztia lana eta kemenarekin lor dezakezula pentsatzen dut. Gaur egun, oraindik lan asko dago egiteko emakumeen inguruko estereotipo guztien aurka, baina iruditzen zait klubetik lan bikaina egiten ari garela; emakumeen lana bultzatzen eta emakumezkoen taldeari babesa ematen.

Eli Azkune: Alabarengandik izan nuen errugbiaren berri. Ama gisa beti lagundu izan diet seme-alabei egin nahi zuten guztian, eta errugbian jokatu nahi zuela esan zidanean taldeko kirol batean parte hartzea gustatu zitzaidan. Partiduak ikustera joatean, ordura arte ezagutzen ez nuen errugbiaren munduan murgiltzen hasi nintzen. Kirol honen inklusioak arreta deitu zidan: denek jolastu dezakete beren gorputza axola gabe. Handik gutxira, delegatu bezela hasi nintzen lagundu ahal izateko.

Zure ustez, kirolak emakumeak gizartean duen ikuspegia aldatzen du?

A.M .: Erabat; nahiz eta lan asko dagoen egiteko oraindik. Lehen esan dudan bezala, uste dut, kirolak benetan dugun gaitasunak eta potentziala erakusteko aukera ematen duen ingurunea sortzen duela. Erreferenteen zeregina oinarrizkoa da. Nire kasuan, adibidez, Cristina errugbira profesionalki dedikatzen ikusteak, estereotipoak alde batera bota eta motibatu eta bultzatzen nau nahi dudanaren alde borrokatzeko.

C.G.: Nik, 18 urtez azpiko mutilak entrenatzen ditudanean, mutiko horiek emakumearekiko duten ikuspegia aldatuko dutela pentsatzea gustatzen zait. Inoiz tokatu izan zait emakumezkoak eta gizonezkoak guztiz desberdinak diren ideiarekin hezi dituzten nerabeak entrenatzea, eta lehenengo entrenamenduetan ez ziren aurpegira ia begiratzeko gai. Eurekin hilabete eta urteetan lan egin ondoren, berdintasunez jokatzen dutela ikustea eta emakumearekiko daukaten kontzeptua eta tratua aldatu dela ikustea, entrenatzaile moduan, gertatu zaidan gauza politenetako bat izan da. Gogoan dut beste kasu bat: mutiko batek esaten zidan ezinezkoa zela bere arrebak errugbian jokatzea. Bere arreba etorri zen, probatu zuen, asko gustatu zitzaion eta taldean geratu zen. Uste dut hau nire hitzaldiak baino hezitzaileagoa dela: horrelako esperientziak biziaz hezitzen dela uste dut. Bestalde, entrenatzaile moduan, bildurti eta zalantzati datozen emakume asko ikusten ditut, nahikoa indartsuak ez direla sentituz estereotipoz inguratuta dagoen kirol honetan. Familia askok partekatzen dute sentimendu hau. Gure jokalariek kirol honen bidez denborarekin nola ahalduntzen, seguruago sentitzen eta nahi dutena egiteko gai diren ikusteak,familiek euren jarrera guztiz aldatzea eta bultzatzen eta nola harro sentitzen diren ikusteak asebetetzen gaitu. Emakumea izateagatik errugbian jokatzearen aurka dagoen norbait iritziz aldatzen, eta harro dagoela ikusteak, inguratzen gaituen biolentzia pixkat gutxiago dela pentsatzen dut.

M.R.: Nik ere baietz uste dut; azkenean emakume batzuk beste emakume batzuk ikusten badituzte edozein kirol egiten besteek uste dutenari kasurik egin gabe, gustuko dutena egitera animatzen dira. Ni errugbian hasi nintzenean, jende askok galdetzen zidan ia ziur nengoen guztia golpeak ziruditen kirol batean hastea nahi nuen. Uste dut, neska txiki eta argala naizelako esaten zidatela hainbeste, baina horrek ez du jokatzeko aukera mugatzen, errugbiak edozein gorputz onartzen du. Gai honekin lotutako nire esperientzia bat multikiroletan izan zen: denboraldi batean,mutilek, ez ziguten baloia pasatzen, berdin zen baloiak garraxika eskatuta ere. Orain errugbian ez daukat arazo hori, guztiok errespetatzen dugu elkar eta mutil edo neska izan guztiok berdin balio dugu.

E.A.: Ados nago beste guztiekin. Behin baino gehiagotan gertatu izan zait lagunen artean nire alabak errugbian jokatzen duela eta nire semeak dantza egiten duela esatea, eta harrituta erantzutea rolak aldatuta dauzkatela. Badirudi emakumeak dantza eta mutilak futbolean jokatu behar duen pentsaera daukagula, eta ez da horrela. Jendeak oraindik aurreiritziak dauzka nesken jokatzeko modua eta errugbiarekiko.

Zein iritzi daukazue emakumezkoen taldeen inguruko estereotipoekiko? Entrenatzeko zailagoak direla, gehiago eztabaidatzen dutela…

M.R.: Nire ustez emakumeak entrenatzea ez da zaila, ezta gutxiago ere. Jokatu dudan taldean, neskek beti daukate giro ona eta guztion artean laguntzen gara arazoak daudenean. Uste dut, neskok jendeak uste duena baino gehiago kontzentratzen garela entrenatzen dugunean. Nire iritziz, horrelako gauzak esaten dituen jendeak ez du nesken talde bat entrenatzen ikusi, horrela izan ezkero mutilek bezain serio, edo gehiago, hartzen dugula ikusiko bailukete.

C.G.:
Eibarrera etorri aurretik inoiz ez nuen emakumezkoen talderik entrenatu, baina entzunda neukan zaila zela emakumezkoen talde bat entrenatzea. Beti txikikeriak iruditu izan zaizkit, eta orain mutilak eta neskak entrenatzen daukadan esperientzia guztiarekin ulertu dezaket zergaitik esaten diren kondaira hauek eta zergaitik diren faltsuak. Badaude funtzionatzen duten taldeak, lider onak dauzkatenak, kolaboratzen lan egiten dutenak eta ikasteko eta hobetzeko gogoa daukatenak, esan beharra dago, guztiz kontrakoak diren taldeak ere badaudela. Argi daukat, hau ez dela nesken edo mutilen taldea denaren araberakoa. Gehienetan arazoa da, ez dela ondo formatuta dagoen pertsonal teknikoaren apustua egiten eta kasu honetan zailagoa da guztiak ondo funtzionatzea. Egin beharko genukeen galdera da ia nork entrenatzen dituen emakumezkoen taldeak eta ia entrenatzen dituen pertsonak ulertzen dituen. Nire kasuan, emakumezkoen entrenatzaile bezala, beraiek entrenatzea luxua dela uste dut. Errazak dira entrenatzeko, dibertigarriak, langileak, entzun egiten dute, konfiatu…

A.M.: nik uste oraindik gehiegi jarraitzen dela hitz egiten nesken taldeteetan dagoen giroaren inguruan, eta garrantzitsua da desmitifikatzea, egoera ez baita hau. Taldean daukadan esperientziarekin, uste dut komunikazio ona duen taldea garela eta arazoak azkar konpontzen saiatzen garela.

Kirola eta zehazki, errugbiak, emakumea ahalduntzen duela esango zenukete? Esango zenukete sufritzen duten biolentzia gutxitzen laguntzen duela?

C.G.: Bai, argi eta garbi. Genero-indarkeria jasan duten pertsonak entrenatu izan ditut, nola trasformatu diren ikusi dut, eta nola urteekin ez luketen hori berriz gertatzen lagako. Hori da biolentzia ez gertatzen lagatzeko benetako modua, emakumea ahalduntzea. Gure kluba, hain justu horregatik da emakumeen mahaiaren parte, uste dugu garrantzitsua dela emakumea seguru eta ezetz esateko idartsu sentitzen laguntzen duten proiektu guztiak bultzatzea.

A.M.: nik ez dut uste biolentzia zuzenean gutxitzen duenik, baina bai emakumea ahalduntzen duela indartsu,gai, sentitzera, ahula eta manipulagarria den estereotipoetatik urrun. Gizartea dagoen moduan, badirudi erakutsi egin behar dugula indartsuak garela gizonezkoek errespeta gaitzaten. Uste dut, kirolak zentzu honetan autoestima eta errespetua lortzen laguntzen digula, baina emakumearekiko biolentzia gutxitzeko gehiago falta dela uste dut.

M.R.: Nik baietz uste dut, azkenean guztioak poliki poliki beldur gutxiago badugu eta gure artean lagundu ezkero, biolentzia gutxitu daitekeela uste dut. Nire iritziz, kirolak eta errugbiak emakumea ahalduntzen dute, nahi dugun guztia egiteko gai garela erakutsiaz.

Errugbian, gutxienez Espainian, 18 urterarte taldeak mistoak dira (edo izan daitezke). Kontaktuko, taldeko kirola, mixtoa, emakumearekiko errespetua bultzatu dezakeela, estereotipoak ezeztatzen eta etorkizuneko belaunaldietan genero-indarkeria gutxitzen lagun dezakeela uste duzue? Errugbiak beste kirol batzuetan dagoen genero banaketan oinarritu beharko litzatekeela eta beste kirolak errugbiaren sistema kopiatu beharko luketela uste duzue?

M.R.: Bai, kirol hauek berdintasunera bultzatzen gaituzte, berdin da generoa, guztiok gaude kirol honetaz disfrutatzeko. Neska izateagatik ez zaituzte ahulako plakatuko eta neska izateagatik ez dugu ahulako plakatuko; guztiek egingo dute ahal dutena ondo pasatzeko eta irabazteko. Uste dut, beste kirolak sistema mistora egokitu beharko liratekeela, errugbian ondo funtzionatzen badu beste guztiek ere egin dezakete.

A.M.: Aurreko denboraldian gure 16 urtez azpikoen taldean, Martitak jokatzen duen taldean, gehienak neskak ziren. Niretzat hau oso garrantzitsua da, berdintasuna nerabezarotik lantzea, estereotipoak ezeztatzen laguntzen baitu eta emakumezkoek eskubide berdinak izatera mutikoen begietan. Nire esperientziatik, euren entrenatzaile bezala, ez nuen diskriminmaziorik eta ukorik ikusten mutilen partetik, berez eurak izaten ziren askotan taldetik tiratzen zutenak. Uste dut, horrelako proiektuekin hasteak, mistoak, guztiak aukera berdinak izateak umeak berdintasunesko inguru oso positibo baten heztea egiten duela, bai mutil bai neskentzat.

C.G.: Gai zailada, kontaktua, eta bien artean dagoen desberdintasun fisiko eta garapenagatik. Uste dut hoberena 16 urte azpitiko kategoriatik aurrera emakumezkoen liga bat egotea litzatekeela, idealki 14 azpitik aurrera, Frantzia bezalako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala. Ikustera iristea espero dut. Adin horretararte, umeei talde mistoak izateak mesede egiten diela uste dut. Adin horretatik aurrera, nerabeek bakarrik emakumeekin lan egitea zer den ikasi beharko luketela uste dut. Fisikoki emakume eta gizonak ez gara berdinak, eta kontaktuko kirol baten igarri egiten da. 14 eta 16 azpikotan honek neska asko jokatzera etortzea mugatzen du, eta erraztu beharko litzateke neska guztiak jokatzeko aukera izatea, ez bakarrik indartsuenak, handietan eta/edo ausartenak; guztiek heldu daitezke indartsu, handi edo ausart izatera euren mugak gainditu ezkero.

Oraindik bide luzea geratzen da aurretik, baina badirudi kirolak, eta zehazki errugbiak, asko eman lagundu dezakeela bidea mozten. Mahai honetan zerbait nabarmendu badaiteke “ahalduntze” eta “erreferente” hitzak dira. Eta badirudi errugbiak ez duela bakarrik bere jokalarietan ukitzen, baita euren familia eta inguruko jokalari eta klubeko sozioetan ere. Txikienetatik eta kategoria mistoan jokatzen duten nerabeetatik hasita nagusienerarte, jokalari guztiek ikasten dute emakumezkoak diren jokalari eta entrenatzaileak baloratu eta eurekin taldean lan egiten. Pertsepzio propioak eta besteenak aldatzen dira, estereotipoak ezeztatzen dira eta emakumearekiko irudi errealagoak sortzen dira, eta honek biolentzia matxista gutxitzen laguntzen du, dudarik gabe. errugbiaren aurpegi soziala beste behin bere zatitxoa ematen bizi garen gizarte hau hobetzen laguntzeko.

Gaur egungo egoera eta klubak bizi duenarekiko, pandemiak emakumea eta emakumezkoen kirola oso gogor jo duela kontatzen digu Cristinak. “Emakume asko daude gaur egun ezin dutenak errugbian jokatzea pentsatu, denbora kentzen dieten beste egin behar batzuk hartu behar izan dituztelako. Karga familiarra banatuago egon beharko litzateke, lanaren (etxekoa eta kanpokoa) pisu guztia ez dadin emakumezkoen gain hartu, eta hauek ere denbora librea izan dezaten euren buruari eskaintzeko. Guk entrenatzen jarraitzen dugu, eta nahi duena etorri daiteke. Kirol honek ez dauka ez adin ez fisikorik.”

Azken albisteak