Kategoria: Akademia ERT, Bestelako berriak
Gaur, larunbata, urtarrilaren 20an, 18 urte azpiko Avia Eibar eta La Rioja Rugby taldeen arteko partidua jokatu da Logroñoko Pradoviejo zelaian.
Partidua nahiko berdintsua izan da lehenengo uneetan, eibartarrek akats bat egin duten arte eta errioxarrek aurre hartu markagailuan. Hori eta gero, armagiñak partidutik desagertu egin dira lehen zati osoan zehar.
Bigarren zatian, Eibar Rugby Taldea beste talde bat eman du, lau entsegu lortu ditu eta berdinketa bi puntura izan du. Bukaeran, despiste baten ondorioz, errioxarrek baloia berreskuratu dute eibartarren entsegu zonaldetik oso gertu eta oso erraz egin dute entsegua. Hori gertatu ostean, partidua bukatu egin da 27-20ko markagailuarekin.
Azken albisteak