Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Irailak 16 igandea, Unbe, Eibar. Avia Eibar Rugby 31-13 Durango Nissan-Gaursa R.T.

Division de Honor B mailako A multzoko lehen jardunaldia jokatu dute Avia Eibar Rugby Taldeak eta Durangok. Emozio haundiko norgehiagoka izan da Unbeko zelai eguzkitsuan.

Hasiera hasieratik bi taldeek aurredenboraldian entrenatutakoa erakustera irten dira eta hori dela eta, partida oso gogorra izango zela ikusten zen. Baina Avia Eibarrek berdintasun hau segituan hautsi du aurrelariek landutako jokaldi on batean Kaling-ek durangoko defentsa apurtzea lortu duenean eta ondoren Carrara-ri pasea eman eta partiduko lehen entsegua lortu du. Arrizabalagak transformazioa lortu du eta 7-0 jarri du markagailuan. Avia Eibarrek bere jokoa erakutsiz jarraitu du eta hori dela eta, Zapateria, Garcia eta Maggiolo-ren eskutik beste 3 entsegu lortu dituzte bere transformazioekin batera. Honela, lehenengo zatian 28-8koa utzi dute markagailuan.

Bigarren zatian partida berdindu egin da eta ez da talde baten jokoa nabarmendu. Avia Eibarrek bere abantaila mantentzea lortu du defentsa on bati esker, eta entsegu bat bakarrik jaso dute. Partida bukaeran markagailuan 31-13koa ikusten zen Avia Eibarren alde. Oso emaitza ona eibartarrentzat, aurredenboraldian lana asko egin ondoren.

Azken albisteak