Kategoria: Senior Mutilak A

Norgehiagoka inauterietako igandean eguardiko 12tan jokatu zen unben, non Ourenseko taldeak ez zion aukerarik eman Avia Eibar Rugby Taldeari.
Hasiera hasieratik ourenseko taldeak ligako talde gogorrenetako dela erakutsi zuen eta ez zirela Eibarreraino denbora pasa etorri.
Joko azkar batekin, non aurrelarien lan on eta hiru laurdenen transmisio eta joko on bati esker, 20minutu pasata erasoko puntua lortuta zuten galiziarrek. Avia Eibar Rugby Taldeak ezin zuen baloiaren jabetza mantendu, akats asko eginez baloia jokatzeko momentuetan, baloiaren jabetza galiziarrei emanez. Akats hauei eta galiziarren joku onari esker Ourensek agindu zuen norgehiagokan, azken emaitzan nabarmentzen den bezala 7-58.
Eibartarrei lanean jarraitzea eta akatsak zuzentzea besterik ez zaie geratzen hurrengo partidutik puntuak ekartzeko.

Azken albisteak