Pasadan larunbatean, Martxoak 18an, emakumezkoen 4 Naciones hasi zen Madrilgo Estadio Central Complutense estadioan. Tokiko taldeak aurreratze bat erakutsi zuen, eta, 14-20 eta 20-35-ko porrotak izan bazituen ere, azken segundurarte borrokatu zuen.
Txapelketako bigarren jardunaldian Hego Afrikako XV-ren kontra jokatu zuten, kontaktuan oso eroso eta zihur aritu zena. Hauen artean Babalwa Latsha dago, eibartar ohia (2019/2020 eta 2020/2021) eta hamabost modalitateko lehen jokalari profesionala Hego Afrikan.
Espainiako taldea Europako txapelketatik dator, bertan, gailendu ziren eta egindako lan guztia azken partean gauzatu zuten.
Lehen jardunaldiko 56. minutuan Nerea Garcia gernikarrak debutatu zuen. Partida ofizialetan debutatzen duen Las Leonaseko 243. jokalaria bihurtu zen, modurik hoberenean arituz. Honek, euskal rugbyko gazte guztiei motibatu diezaieke, selekzioarekin jokatzeko aukera gertu ikusi dezaketelako, izan ere, gaur egun dagoen lekuan egotea lan handiari esker lortu du, talde txiki batetik datorrela kontutan izanda.
Gogokoei buruz ari bagara, Kanadako taldeaz hitz egin beharra dago, zeintzuk egindako lana eta beraien helburua argi utzi zuten. 15. dortsalarekin Sabrina Poulin daukagu, 2 partidutan 4 ensaio egin ondoren, txapelketako puntugile gorena dena. Sabrina denboraldia eibarreko taldearekin jokatzetik dator, eta bertan ikus zitekeen kanadarraren potentzial guztia.