Euskal ligak inoiz baino hobeto hasi du denboraldia!! Eibarko B seniorreko bi taldeek lehen jardunaldia izan dute asteburu honetan. B mailako emakumezkoa igande honetan Iruñean, La Única taldearen aurka. Eta B Gizonezkoa, Iruña RCren aurka Unben!!
Emakumezkoen B mailari dagokionez, aurten taldea indartu egin da unibertsitateko 7 jokalari berri gehitu dira eta oartida honetan debuta egiteko aukera izan dute: Maya García, Idoia Goya, Lucia Porlan, Miren López, Camila Ariana Suárez, Juncal Fuentevilla eta Naroa Lopez.
Bere lehen partida izan arren, eta gainera La Única taldeak lehenengo entsegua egin arren, Eibarrek bere burua antolatzen eta aurkako defentsan tarteak aurkitzen asmatu zuen. Gainera, Maitane Ibañez ostikatzaileak puntuak gehitu zituen, 40-15eko emaitza sendoarekin bukatu zen partida, ligako lehen partida honetan garaipena emanez armaginei.
Bestalde, B mailako gizonezkoak ia partida osoan erritmoa mantendu zuten, baina bigarren zatiko lehen 20 minutuak erabakigarriak izan ziren. Talde bisitaria urrundu egin zen markagailuan eta etxekoek ezin izan zuten emaitza parekatua mantendu. Markagailua 17-35 bat utzi zuen bisitarien alde.
Hasiera zalantzazkoa izan zen, baina sentsazio onekin, denborarekin haziko den taldeari!!
AUPAEIBAR!!!.