Kategoria: Bestelako berriak

Larunbatean, hilaren 17an, AVIA Eibar rugby taldeko 16 azpikoek unben jokatu zuten, eguerdiko 12etan Gaztediren aurka. Egia da arabarrek jokalari ugari ekarri zituztela eta zelaiaren egoera ez zela egokiena, baina etxekoek gogor eutsi eta joko polita erakutsi zuten oraingo honetan. Eibarkoek ez zuten etsi eta borrokari ekin zioten azkenengo momentu arte. Partidako emaitza 0-31 geratu zen gasteiztarren alde. Markagailuak adierazten ez badu ere, eibartarrek denboraldi guztian landutakoa egin zutela onartu beharra dago. Zoriontzekoa izan zen mantendutako jarrera. Horrela jarraitu!!!!!!

Azken albisteak