Kategoria: Bestelako berriak, Senior Neskak

Eibar Rugbyk Ohorezko mailako bere lehenengo partida jokatu du Sanse Scrum taldearen aurka. Bi taldeak ligari hasiera emateko desiatzen zeuden eta hori igarri da jokoa hasi denean.

Lehenengo zatia, Eibar jokoan nagusitu da, denbora hasi eta minutu gutxietara entsegu bat lortuz. Hala ere, Sanse Scrumek ez du amore eman eta eibartarren entsegu marrala heltzea lortu dute.

Bigarren zatian, nahiz eta partida berdinduago zegoen, eibartarrek euren entsegu markara heltzea lortu dute. Markagailua 24-55 amaitu da Eibarren alde.

Eibarrek talde gogorra, indartsua eta konstantea dela erakutsi du. Denboraldi luzea daukagu aurretik eta hau izan da lehenengo jardunaldia. Hurrengoa, datorren domekan izango da 12:00h-tan Unben, Majadahondaren aurka.

Zorionak neskak eta segi lanean!

Azken albisteak