Kategoria: Bestelako berriak

Eibar rugbyko jokalariak gero eta agerikoagoak izaten ari dira, bai Espainian, bai nazioarte mailan.

Klubak hainbat urtetan daraman proiektua dela eta, Eibarreko jokalarien errendimendua handitzen ari da.

Uri Barritieta, Anne Fernandez de Corres eta Amaia Erbina, Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa jokatzen ari dira Moskun.

Bestalde, Eibarko beste 5 jokalari deitu dituzte Euskadiko selekzioarekin Seveneko txapelketa autonomikoak jokatzera joateko: Nerea Garcia, Aleu Cid, Asmae Ourdi, Amaiur Mayo eta Lucia Moya.

Azkenik, asteburu honetan Erreginaren Kopako azken jardunaldia jokatuko dute Sant Cugaten. Lehen jardunaldian Eibarrek partida guztietan borrokatu zuen, bere indarra erakutsiz eta besteen errespetua bereganatuz.

ZORIONAK EIBAR!!!.

Azken albisteak