Kategoria: Bestelako berriak

Sanse Scrum taldearen aurka lortuta garaipenarekin Eibar rugby taldeak bere helburuarekin aurrera egiten jarraitzen du.

Bi taldeek garaipena nahi zuten, Iberdrola Ligako lehenengo 4 postuetan jarraitu ahal izateko. Bi taldeak urduri hasi dira eta ondorioz, lehenengo zatia berdinduta egon da. Madrildarren defentsa onaz gain, eibartarrak gehiago izan dira. Lehenengo zatia amaitutzat eman da Uri Barrutietaren entsegu bakarrarekin.

Bigarren zatian, eibartarrek akatsak gutxitu dituzte eta sistema antolatuago batekin hainbat alditan defentsa gainditzea lortu dute, entsegu markara helduz.
Madrildarrek ez diote lehiatzeari utzi, entsegu bat lortuz partida amaitzear zegoenean. Markagailua 22-10 geratu da.

Eibarrek gogor jarraitzen du bere helburuaren bila, nahiz eta bere lehenengo urtea izan Iberdrola Ligan. Hurrenngo partidua Madriden izango da Olimpico taldearen aurka.

ZORIONAK EIBAR!!

Azken albisteak