Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugbyk itxaroten zebiltzan partida gogorra jokatu dute aurreko urteko Iberdrola Ligako irabazleen aurka. Topaketa honek bidea marlatzen lagunduko liokeen liga nazionalean bere helburuarekin jarraitzeko.

Zapatua 16:00etan Unben jokatu da partida. Hasieratik ikuspin handia sortu da. Etxeko jokalariek ez zuten horrelako aukera pasatzen utzi nahi eta horrela erakutsi dute 80 minutuetan.

Lehenengo zatian, bi taldeak nahiko gogor ibili dira jokaldietan, defentsan eta atakean. Ezin zen jakin nor zen partidaren jabe, Eibar rugbyk entseguko marrara heltzea lortu duen arte, Lucia Moyaren trasnformazioarekin lehenengo zatiaren bukaeran. Lan gogorra eta jarraia egin dute 40minutuetan bi taldeek.

Bigarren zatian, Eibarrek argi zeukan lehenengo zatiko erritmoa mantendu beharra zeukala eta atakatzen eta defenditzen jarraitu behar zuela. Hala ere, Sevillako jokalariek partidari emozio jartzea lortu dute euren lehenengo entsegua lortuz. Eibarrek konstante izaten eta aguantatzen jarraitu du Sevillaren atakea, bigarren entsegu bat lortuz. Sevillaren beste entsegu baten ostean, markagailua 12-10 geratu da Eibarren alde.

Sevilla eskertu nahi dugu gaur Unben bizitako partida interesgarriagatik. Baita ikusle eta barneko laguntzaileak, eta batez ere, babesle berriak INFOSEC, GAURVE, TALLERES CAÑO proiektu hau posible egiteagatik.

Hurrengo jardubaldia datorren domekan izango da Unben 12h-tan, beste talde sendo baten aurka, Majadahonda. Partidaz partida aurrera jarraitzera Eibar!!
ZORIONAK NESKAK!!!

Azken albisteak