Eibar Rugby taldeko neskek, Iberdrola Ligako 3. jardunaldia jokatu zuten, aurretik ezagutzen zuten Les Abelles taldearen aurka, domeka honetan 11h-tan.
Topaketa aurten liga nazionalera igo diren bi taldeen artean izan da. Partida interesgarria eta gogorra izango zela iragartzen zen.
Behin denbora hasita, Eibar izan zen jokoaren jabe, sistema joko ona erakutsiz eta askotan entsegu batekin amaituz.
Lehenengo zatia jokalarien esperientziak markatuta egon zen. Hala ere, Les Abellesek bi entsegu sartzea lortu zuen, eibartarren bi akats aprobetxatuta. Lehenengo zatiaren amaieran margailua 12-35ekoa zen.
Bigarren zatian, valentziakoak jokoaren jabe egitea lortu zuten minutu batzuetan.
Eibarrek, defentsan zeuzkan akatsak konpontzen eta ordena berreskuratu nahian jarraitzen zuen, eta Les Abellesen entsegu batzuen ondoren, jokoaren jabe egitea lortu zuen Eibarrek. Partida 27-63 bukatu zen eibartarren alde.
Eibarrek bere lehenengo garaipena lortu du, bi partida jokatuta daramatzanean. Garaipen garrantzitsua Iberdrola Ligan jarraitzeko helburuarekin jarraitzeko.
Jardunaldi honetan debuta egin dute azken bi inkorporazioek, Anne Fernandez de Corres eta Amaia Erbinak.
Datorren astean etxean estreinatuko dira Cocos Sevilla taldearen aurka.
ZORIONAK NESKAK!!